Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleei egindako phishing iruzur berri batez ohartarazi du

Azken berrogeita zortzi orduetan, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikasleei mezu elektronikoen bidez iruzur egiten saiatu direla hauteman da.

Emailak jaso dituztenei, antza denez, unibertsitatean ordaintzea falta zaizkien 850 euro ordaintzeko eskatzen zaie. Ordainketa lehenbailehen egiteko eskatzen zaie, aurretik emandako abisuei ez dietela jaramonik egin adieraziz, eta 24 orduko epea ematen zaie ordainketa hori formalizatzeko, epe hori amaitzean haien aurkako legezko egintzak hasiko dituztela esanez.  Azkenik, kontu-zenbaki bat ematen zaie dirua sartzeko, bai eta helbide elektroniko bat ere ordainagiria bidaltzeko.

Itxuraz legezkoa dirudien arren, hainbat kolektibori behin eta berriz eragiten dien beste phishing kanpaina bat baino ez da. Phishingaren teknika da ziberdelitugile batek erabiltzaile bati mezu elektroniko bat bidaltzea, erakunde legitimo baten itxurak eginez, kasu honetan, iruzurrezko arrazoiak aipatuz ordainketa bat egitera behartzeko.  

Ertzaintzatik UPV/EHUko ikasleei eta haien familiei ohartarazten zaie arretaz aztertzeko euren helbide elektronikoetan jasotzen dituzten mezuak, kanpaina masibo honen mehatxuaren aurrean. Mezuen edukia arretaz irakurri behar da, eta mezu elektronikoak nondik bidali diren zaindu behar da.

Gomendio nagusia da era horretako jakinarazpenei ez erantzutea, halakoak zuzenean ezabatzea, eta horietan egon litezkeen estekei jaramonik ez egitea. Iruzurrezko mezu bati jaramon egin bazaio eta ordainketaren bat egin bada, mesedez ez ezabatu transakzioari buruzko dokumenturik, eta lehenbailehen joan gertuen dagoen ertzain-etxera dagokion salaketa jartzera, ahalik eta frogagiri gehien aurkeztuz.  

Orain arte jakin denaren arabera, hainbat salaketa jarri dira autonomia-erkidegoko hainbat herritan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Las ventajas de los audífonos invisibles: tecnología que cambia vidas

La principal ventaja de estos dispositivos es su invisibilidad. Al colocarse completamente dentro del canal…

2 horas hace

Chivite Lehendakariak industria jarduera sortzeko eta mantentzeko Nafarroaren ekosistema nabarmendu du multinazional alemaniarren ordezkarien aurrean

María Chivite Navascués, Nafarroako Lehendakariak, bilera bat izan du Alemaniako hogei bat multinazionaletako ordezkariekin eta…

2 horas hace

Fanlo kontseilariak MTorres enpresaren “berrikuntzarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa” azpimarratu du

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Patricia Fanlok konplexutasun handiko prozesu industrialetako soluzio automatizatuak garatzeko…

2 horas hace

NOUko Endoskopiako burua, Juan José Vila, Espainiako Endoskopia Digestiboko Sozietateko presidente berria

Juan José Vila doktorea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) Endoskopia unitateko burua, Espainiako Endoskopia Digestiboko Sozietatea…

2 horas hace

Nafarroa, turismo sektoreak 2025ean izango duen hazkunde aurreikuspenik handiena duten lau komunitateen artean

Nafarroa Madrilgo FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren 2025. edizioan aurkeztuko da, aurtengo fakturazioan %5eko hazkundearen iragarpenarekin,…

2 horas hace

Irunberriko Batxilergoko institutu berriak Agoizko, Erronkariko eta Otsagabiako DBHetako Bigarren Hezkuntzako ikasleak hartuko ditu

Hezkuntza Departamentuak Irunberrin eraikiko duen eta 2025-2026 ikasturtean martxan jarriko den Pirinioetako Batxilergoko institutu berriak…

2 horas hace