Categorías: albisteak-berriak

Irunen atxilotu dute ibilgailu batzuetan indarrez lapurreta egiteagatik

Ertzainek 32 urteko gizon bat atxilotu zuten joan den larunbatean, urriaren 5ean, gauean, Irunen ibilgailu batzuetatik, leihoak hautsi ondoren, hainbat objektu lapurtzea leporatuta.

Joan den larunbat gauean, hamarrak laurden gutxi aldera, Ertzaintzako agenteei eskatu zieten Irungo kale batera joateko, kalean aparkatuta zeuden ibilgailu batzuetan, antza denez, lapurreta egin zutela esanez.  

Lekura iritsi zirenean, agenteek ikusi zuten ibilgailu batzuen leihoak hautsita zeudela.  Gainera, ingurua aztertu zutenean, kalean sakabanatuta hainbat objektu ikusi zituzten.  Bertaratu ziren ibilgailuen jabeek objektuak jaso zituzten eta beren bilgailuetan zeuzkaten objektuak zirela adierazi zuten. Gainera, aipatu zuten beste objektu batzuk ere falta zirela, hala nola auto barruan zituzten arropak, janaria eta telefono bat.

Agenteek ingurua miatu zuten, eta handik gertu zegoen parke batean lekuko batek deskribatutako ezaugarriekin bat zetorren gizon bat ikusi zuten, eta, gainera, ibilgailuetako batetik lapurtutakoa izan zitekeen jaka bat zeraman jantzita. Agenteek gizona identifikatu zuten, eta ibilgailuen jabeek deskribatutako objektuekin bat zetozen hainbat gauza aurkitu zizkioten.

Hori dela eta, 32 urteko gizona atxilotu egin zuten indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Antzeko egitateengatik aurrekariak dituen gizona epailearen aurrera eraman zuten gero.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zerbimek: “Serie laburren, pieza unitarioen eta prototipoen mekanizazioan espezializatzen gara, eta hori ez da ohikoa sektorean” – SPRI

Zerbimek, CNC mekanizazioan (Computer Numerical Control) espezializatutako enpresak, Confebasken eskutik ‘Prestakuntza Dualeko Gipuzkoako Enpresarik Onenaren’…

14 horas hace

Cortes de tráfico por las tamborradas de Donostia

El Ayuntamiento de Donostia ha comunicado que el 20 de enero, Día de San Sebastián, se…

14 horas hace

Rescatan en helicóptero a un ciclista accidentado en la zona de las Peñas de Aia

Un ciclista herido tras sufrir un accidente cuando realizaba una travesía de montaña por Peñas…

14 horas hace

Detenido un hombre de 68 años por robar dos veces en la misma vivienda de Donostia

Un hombre de 68 años de edad ha sido detenido por la Ertzaintza, acusado de…

14 horas hace

Seed Capital Bizkaia ha invertido 4,28 millones de euros en proyectos innovadores y de impacto social en 2024

La sociedad adscrita al departamento de Promoción Económica de la Diputación Foral de Bizkaia incrementa…

14 horas hace