Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu du Tolosan, bide publikoan masturbatzea eta emakumeei, kasu batzuetan adingabekoei, sexu-ukituak egitea leporatuta.
Azken hilabeteetan, Ertzaintzak jakin du sexu-askatasunaren aurkako delituak egin dituztela Tolosan, dirudienez beti gizon berak. Gizon hori kalean emakumeei, kasu batzuetan adingabekoei, ustekabean hurbiltzen zitzaien, eta sexu-ukituak egiten zizkien edo haien aurrean masturbatzen hasten zen, eta, ondoren, ihes egiten zuen.
Hainbat salaketa jaso ondoren, azkena joan den irailean jarri zuen susmagarriak eraso egin zion eta beste adingabe baten laguntzaz ihes egin ahal izan zuen neska gazte batek, Oriako Ertzain-etxea ikertzen hasi zen. Egindako ikerketei esker, 18 urteko gazte bat identifikatu ahal izan zuten delitu-egintza horien ustezko egile gisa. Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atzo, asteartea, atxilotu zuten, eta, polizia-egoitzan zegozkion eginbideak amaitu ondoren, aske utzi zuten, eta agintari judizialaren aurrera agertu zain dago.