Abuztuaren 6an gertatu zen, Gasteizko Alde Zaharrean, Andre Maria Zuriaren jaietan. Biktima, lagunekin batera, Toledotik etorri zen ospakizunetan bere lan profesionala egitera.
Goizaldeko hiru eta erdiak aldera, hiru gizon hurbildu zitzaizkien, eta haietako batek biktimak zermatzan kateak kentzea lortu zuen, eta lesioak eragin zizkion lapurretaren indarkeriagatik. Erasotzaileek ihes egin zuten bitartean, bat atxiki zuten, eta gertakariengatik ikertu zuten.
Gasteizko ertzain-etxeak egindako ikerketari eta Toledoko Guardia Zibilaren laguntzari esker, atzo, osteguna, arratsaldeko zortziak aldera, lapurretaren egilea, 19 urteko gizon bat, atxilotzea lortu zuten, indarkeriaz egindako lapurreta eta lesio delituak egotzita. Gainera, antzeko gertakariengatik aurrekariak ditu.
Atxilotua Gasteizko ertzain-etxera eraman zuten, zegozkion eginbideak egiteko, eta gero epailearen esku jarriko dute.
Ertzaintzak zabalik du oraindik ikerketa.