Preskripzioan laguntzeko tresna arina izan nahi du, sendagaien zentzuzko erabilera optimizatzeko, segurtasuna areagotzeko eta biztanleria geriatrikoan —Euskadin 20.000 pertsona baino gehiago daude— ondorio kaltegarriak izateko arriskua murrizteko gomendioekin
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gida farmakoterapeutiko bat argitaratu du, Euskadiko egoitzetan eta zentro soziosanitarioetan adinekoak artatzen dituzten profesionalentzat. Bertan, talde horretan nagusi diren osasun-arazoetarako gomendatutako sendagaiak biltzen ditu.
Euskadin 514.000 pertsona baino gehiagok —hau da, biztanleria osoaren % 23,5— 65 urte edo gehiago dituzte; horietatik 20.000 baino gehiago (ia % 4) adinekoentzako egoitza eta zentro soziosanitarioetan bizi dira.
Pertsona horiek, askotan, gaixotasun kroniko ugari izaten dituzte eta polimedikazioa (bost farmako baino gehiago) behar izan ditzakete, eta horrek areagotu egiten du interakzioak eta kontrako erreakzioak izateko arriskua. Hala, gaixotasun kronikoen kudeaketa eraginkorraren parte da adineko pertsonen artean sendagaiak behar bezala erabiltzea eta haiei behar bezala ematea.
Izan ere, osasun-laguntzako berrikuntza-ildo nagusietako bat da sendagaien erabilera egoki eta arrazionalaren bidez preskripzioaren kalitatea sustatzea, dagoen aukera terapeutiko zabalaren barruan sendagaien hautaketa erraztuz.
Euskadi 2030 Osasun Planak berak erronka estrategiko hauek planteatzen ditu: bizitza-luzerari, zahartzeari eta desoreka demografikoari ekitea; eta, haren helburuen artean dago «jasangarritasuna eta bikaintasuna lortzea, kalitateari, humanizazioari eta segurtasunari dagokienez, Euskadiko asistentzia-sistema sanitario eta soziosanitarioetan».
Pazienteen segurtasuna eta bizi-kalitatea maximizatzeko helburu horren ildotik, baita tratamenduen eraginkortasuna eta efizientziari lotuta ere, gida honen argitalpena bertan kokatzen da; hain zuzen ere, adostasun-dokumentu bat da, preskripziorako tresna lagungarria, erraz kontsultatzekoa eta ebidentzia zientifikoan oinarritua izan nahi duen dokumentua.
Hala, gidak populazio-segmentu horretan prebalentzia handiena duten patologiak jorratzen ditu, hala nola elikadura-traktuarekin eta metabolismoarekin lotutakoak; odola eta organo hematopoietikoekin; sistema kardiobaskularrarekin; gaixotasun dermatologikoekin; sistema genitourinarioarekin eta sexu-hormonekin; sistema muskulu-eskeletikoarekin; nerbio-sistemarekin; arnasketa-sistemarekin; edo zentzumen-organoekin. Horietaz gain, tratamenduekin lotutakoak ere jorratzen ditu, hala nola prestakin hormonal sistemikoak, antiinfekziosoak edo antiparasitarioak, intsektizidak eta uxatzaileak.
24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…
Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…
24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…
24_0702 Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene Un preso intenta evadirse del…
24_0701 Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik Biktima larri…
24_0700 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik Zerbitzuz…