Berrikuntzan inbertsioak egiteko, ekoizpen-kostu zuzenak murrizteko eta lanaren produktibitatea hobetzeko
Guztira, 2.995.000 euro bideratuko dira.
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, ekoizpen-kostu zuzenak murrizteko eta lanaren produktibitatea hobetzeko berrikuntzan inbertsioak eginez, lehen sektoreko garapen teknologikorako Handitu Innova laguntza-programa onartzeko denari. Laguntza horietara 2.995.000 euro bideratuko dira, eta Euskadiko aurrekontuen kargura finantzatuko dira: 1.495.000 euro 2024. urtean eta 1.50.000 euro 2025ean.
“Lehen sektoreko nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikorako laguntzek –HANDITU INNOVA 2024–, aukera ematen dute nekazaritza-sektorearen ekimen estrategiko eta berritzaile handiei laguntzeko, betiere horien helburua bada tokiko eta eskualdeko ekonomiak trakzionatzea eta eraldatzea berrikuntza teknologikoan inbertsio handiak eginez ekoizpen-kostu zuzenak murrizteko, ustiategiaren lehiakortasuna hobetzeko eta negozio-aukera berriak sortzeko”, nabarmendu du Amaia Barredo sailburuak.
Laguntzen helburua da nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien funtzionamendu eta jasangarritasun orokorra hobetzea, batez ere ekoizpen-kostuak murriztuz, ekoizpena hobetuz eta birbideratuz eta teknologia berriak sartuz.
Horrez gainera, eta ingurune naturala, higiene–baldintzak edo animalien ongizate-mailak hobetu nahi dituzte, bai eta nekazaritza garatzeko, egokitzeko eta modernizatzeko azpiegiturak sortu eta hobetu ere, nekazaritza-lurren irisgarritasuna, lurrak finkatzea eta hobetzea, energia jasangarria hornitzea, energia-efizientzia eta ur-hornidura eta -aurrezpena barne.
Nekazaritzako ekoizpena
Beste helburuetako bat da hondamendi naturalek edo ezohiko gertakariek, hondamendi naturalekin pareka daitezkeen fenomeno klimatiko kaltegarriek, abereen gaitzek edo landareen izurriteek, eta babestutako animaliek kaltetutako nekazaritza-ekoizpenaren ahalmena lehengoratzea, bai eta gertakari edo faktore horiek eragindako kalteen arriskua prebenitzea eta arintzea ere.
Era berean, laguntzen helburua klima-aldaketa arintzen eta haren eraginetara egokitzen laguntzea da, baita berotegi-efektuko gasen emisioak murriztearen eta karbono-bahitzea hobetzearen bidez ere, eta energia jasangarria eta energia-efizientzia sustatzea; bioekonomia zirkular jasangarria bultzatzea; eta garapen jasangarria eta baliabide naturalen (uraren, lurzoruaren, airearen) kudeaketa efizientea sustatzea, bereziki mendekotasun kimikoa murriztearen bidez.
Proiektu hauek finantzatuko dira, besteak beste: uztak biltzeko robotikako inbertsioak; nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreko doitasunezko 4.0 makineria eta teknologiak, produktu kimikoen erabilera murriztera bideratuak, bereziki produktu fitosanitarioak eta ongarriak; ereite- eta laborantza-faseetako laboreen trazabilitatea eta kalitatea kontrolatzea; ganaduaren geolokalizazioa; ganaduarentzako itxitura digitalak; ganaduaren genetika eta ugalketa hobetzea; eta goi-teknologiako instalazioak eta elementuak berotegietan, besteak beste, argiztapen-, berokuntza- eta ureztatze-sistemetan.
Laguntzak honako hauetarako ere badira: ustiategietako mindak prozesatzeko eta tratatzeko goi-teknologiako makinak erosteko; laboreetan eta aziendetan beharrezkoak diren instalazioak, ekipamenduak eta makineria erosteko; eta behi-, ardi- eta ahuntz-aziendak kudeatzeko prozesuak digitalizatzeko.
Eskabideak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Agindu honek indartu egiten du nekazaritza-sektoreko enpresei berrikuntza teknologikoa sustatzeko eta nekazaritza-ustiategien lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko ematen zaien laguntza.
Valverdek «Superkopako finalera iristeko aukera ona» galdu izana deitoratu du, baina «hilabete oso gogorra dugu…
Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko Kopako final-zortzirenetako partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra…
Ordu gutxitan amaitu dira publiko orokorrarentzat eskuragarri zeuden sarrerak, Athletic Clubeko bazkideek, Club Athleticek eta…
Zuri-gorriak lehiaketara itzuliko dira Gabonetako etenaldiaren ostean, eta talde katalalan igo berriaren aurka neurtuko dituzte…
Atezainaren hasierako mailegua sei hilabetekoa da, baina Athletic Clubek eta talde mexikarrak urtebetez luzatzeko aukera…
2024an Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Sailak Bizkaiko udalerri hauei laguntza eman die, hiri antolamendurako…