Ertzaintzak lau gizon atxilotu ditu eta hiru marihuana-plantazio desegin ditu, Orozkoko eta Ugao-Miraballeseko bi baserritan eta Bilboko lonja batean egindako drogaren aurkako operatiboan. Guztira 1.000 landaretik gora, xehatutako 50 kilo hosto eta 20.000 euro inguru atzeman ditu. Atxilotuak substantzia sorgorgarri hori hazten eta horrekin trafikatzen zuen talde kriminal bateko kidetzat hartu dituzte.
Azken hilabeteetan substantzia sorgorgarrien, zehazki marihuanaren, trafikoarekin lotuta Bizkaian egindako ikerketen ondorioz, Ertzaintzak jakin zuen substantzia horren plantazioak egon zitezkeela Orozkoko eta Ugao-Miraballeseko bi etxetan eta Bilboko lonjaren batean.
Hori dela eta, zaintza- eta kontrol-dispositiboak ezarri zituzten landareak hazteaz arduratzen ziren pertsonak identifikatu ahal izateko, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, Ertzaintzaren Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak (SICTB), Bilboko 4. Instrukzio Epaitegirako polizia judizialaren eginkizunak betez, polizia-operatibo bat jarri zuen abian joan den asteazkenean.
Adierazitako lekuetara SICTBko agenteak agertu ziren, Esku-Hartze Unitateko eta Txakurren Unitateko agenteekin batera, etxeetan sartu eta miaketa egiteko. Ugao-Miraballeseko eta Orozkoko baserrietan marihuana-plantazio bana aurkitu zituzten, argiztapen-, aireztapen- eta ureztapen-sistemez eta landareak hazten laguntzeko behar zen guztiaz hornituta, eta argindarraren konexioak iruzurrezkoak zirela ere ikusi zuten. Bi lekuetan bi gizon atxilotu zituzten plantazioen arduraduntzat jota.
Geroago, substantzia sorgorgarri hori hazten zuen eta substantziarekin trafikatzen zuen sare horretako ustezko beste bi kide atxilotu zituzten Bilbon, eta bertako lonja batean aurkitutako beste plantazioa ere desegin zuten.
Operatiboan hazkunde-fase ezberdinetan zeuden 1.000 landare baino gehiago, saltzeko prestatutako eta xehatutako 50 kilo marihuana-hosto eta 20.000 euro inguru atzeman dituzte.
Beharrezko eginbideak amaitu ondoren, osasun publikoaren aurkako delitua, talde kriminaleko kide izatea eta argindarrarekin iruzur egitea leporatuta atxilotutako lau gizonak, 63, 44, 42 eta 41 urtekoak, Agintaritza Judizialaren aurrera eramango dituzte.
Ertzaintzako agenteek 21 eta 25 urteko bi gizon atxilotu dituzte Sopelan, etxebizitza batean lapurtzen saiatzea…
Ertzaintzako agenteek 16 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, droga-trafikoko ustezko delitu bat egotzita,…
24_0648 Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati…
PRUEBA Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak bat egingo du GIBaren eta HIESaren aurkako…
PRUEBA 6.000 pertsona inguru erregistratu dira, jardueraren lehen bi egunetan, bonobarakaldo.inguralde.eus plataforman, Barakaldoko Udalak…
PRUEBA Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako tradizioari eutsiko dio Barakaldok. Udalak, Euskara…