Irun, etxe batean lapurreta egin nahian harrapatu dute


24_0575 Irun, etxe batean lapurreta egin nahian harrapatu dute

Irun, etxe batean lapurreta egin nahian harrapatu dute

Servicio de prensa

2024-10-18

Ertzainek 38 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, goizeko lehenengo orduan, Irunen, etxebizitza batean lapurreta egin nahian harrapatu ondoren. Atxilotua perimetroko hesiaren gainetik jauzi eginda eta, ondoren, etxeko atea behartuta sartu ahal izan zen etxera.

Atzo goizeko zortziak baino lehentxeago, Irungo Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruila bat bertako etxebizitza batera joan zen, bertako intrusio-alarma aktibatu zela jakin ondoren. Iritsi zirenean, patruilako kideek bi motxila zeramatzan gizon bat ikusi zuten etxea inguratzen zuen hesiaren ondoan, alde egitera joango balitz bezala.

 

Susmagarria identifikatu egin zuten, eta egiaztatu ahal izan zuten hesiaren gainetik jauzi egin eta sarrerako atea behartuta sartu zela barrura. Agenteek ikusi zuten ateak kalteak zituela. Aldi berean, egiaztatu zuten etxean instalatuta zegoen alarma manipulatuta eta etxeko hainbat gela hankaz gora zeudela, eta berehala atxilotu zuten, beraz, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

 

Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten gero, zegozkion eginbideak betetzeko, agintari judizialaren eskuetan jarri aurretik.