Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak adierazi duenez, lehia-politika “funtsezko da ekonomia jasangarriagoa lortzeko”, eta lagungarria da Europako Itun Berdeak Europar Batasuneko ekonomia “modernoago, baliabideen erabileran eraginkorrago eta lehiakorrago” bihurtzeko, “berotegi-efektuko gasen emisio garbirik ez izateko eta hazkunde ekonomikoa modu jasangarrian sustatzeko”.
Atzo eta gaur Bilbon egiten ari diren Lehiaren Defentsari buruzko XV. Jardunaldi Nazionalen itxiera-ekitaldian, d ‘Anjouk adierazi du, energiari buruzko panelean, lehia-politikak sektoreko enpresetan duen eragina aztertzen saiatu direla, Euskadi eta Europa murgilduta dauden trantsizio garrantzitsuekin lotuz.
“Lehendakariak aditzera ematen duenez, planeta honek ez du B planik, klima-aldaketari dagokionez”, nabarmendu du.
Lehiaren Euskal Agintaritzak antolatutako jardunaldi horietan, CNMCrekin lankidetzan, autonomia-erkidegoetako lehiaren agintaritza guztiek parte hartu dute, irizpideak bateratzeko eta legegintza- eta justizia-arloko berrikuntzak eta intereseko hainbat gai azaltzeko aukera gisa.
Era berean, Euskalduna Jauregian egindako foro horretan, d’Anjouk adierazi du lehia-politika dela Europako merkatu bakarrean sakontzeko tresna eraginkorrenetako bat, “Europar Batasunak dituen erronka guztiei helduz”.
Ertzaintzako agenteek 21 eta 25 urteko bi gizon atxilotu dituzte Sopelan, etxebizitza batean lapurtzen saiatzea…
Ertzaintzako agenteek 16 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, droga-trafikoko ustezko delitu bat egotzita,…
24_0648 Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati…
PRUEBA Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak bat egingo du GIBaren eta HIESaren aurkako…
PRUEBA 6.000 pertsona inguru erregistratu dira, jardueraren lehen bi egunetan, bonobarakaldo.inguralde.eus plataforman, Barakaldoko Udalak…
PRUEBA Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako tradizioari eutsiko dio Barakaldok. Udalak, Euskara…