Gobernu Kontseiluak gaur onartu du komunitate-esparruan adikzioen tokiko planak garatzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren 2024ko ekitaldiko laguntza ekonomikoen deialdiaren Agindua.
Laguntza horietan Euskadin diharduten toki-erakundeentzako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako 1.735.900 euro daude. Laguntzak bideratzen dira komunitate-prebentzioko programak garatzera, adikzioen arloan arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak egitera eta jokabide osasungarriak sustatzera, baita zenbait toki-erakundetako adikzioen komunitate-prebentzioko lantalde teknikoak mantentzera ere.
Tokiko esparruan, eta osasunekoak ez diren beste sektore batzuetatik, egiten diren jarduketetan osasuna sustatzeko helburuarekin egiten du Osasun Sailak laguntza horien deialdia, betiere Euskadiko VIII. Adikzio Planaren jarduketa-ardatzetan hobekien instalatutako programei eta proiektuei eutsi dakien, premia berriak identifika daitezen, premia horiei arreta emango dieten proiektu berriak babestu daitezen, eta ekimen berriak hobetzen lagundu dadin.
Horrela, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak adikzioen fenomenoari komunitate-esparrutik heltzeko eta erantzuteko konpromisoari eusten diote, Euskadiko VIII. Adikzio Planaren arabera. Hain zuzen, plan hori da Euskadin adikzioen arloan garatzen diren estrategia eta esku-hartze guztiak planifikatu, antolatu eta koordinatzeko tresna nagusia.
Zehazki laguntza ekonomikoa bi dirulaguntza-ildotan banakatzen da:
Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da aurkezpen-epea, eta 15 egun baliodun igaro ondoren amaituko da, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
24_0648 Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati…
PRUEBA Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak bat egingo du GIBaren eta HIESaren aurkako…
PRUEBA 6.000 pertsona inguru erregistratu dira, jardueraren lehen bi egunetan, bonobarakaldo.inguralde.eus plataforman, Barakaldoko Udalak…
PRUEBA Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako tradizioari eutsiko dio Barakaldok. Udalak, Euskara…
PRUEBA Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarriaren eta Ingurune Naturalaren arloak Soinu Ingurumenaren Kalitaterako Ekintza Planari…
PRUEBA Turkiak 84,7 milioi biztanle baino gehiago ditu, eta ekonomia hedatzen ari da. Munduko…