Categorías: albisteak-berriak

Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du

Peddinghaus enpresa multinazional bat da eta altzairu estrukturalezko makina-erremintak egiten ditu. Bere lau lantegietako bat Legution (Araba) dago. Euskadiko lantegiak makina berritzaile bat diseinatu du. Izan ere, erabat digitalizatuta dago eta horrek lau aldiz gutxitzen ditu produkzio-denborak. Gainera, bezeroak bizkor amortizatzea ahalbidetzen du.

Enpresa nagusia Alemanian dago eta laugarren familia-belaunaldia ari da lanean. Arabako fabrika, aldiz, 1973an sortu zuten Karl Ulrich Peddinghausek Legutio udalerrian lursaila erosi zuenean. Hantxe bertan dago gaur egun lantegia. Bertan, “era guztietako altzairua, profilak eta txapak prozesatzeko erabiltzen diren” zizailak eta puntzonatzeko makina unibertsalak produzitzeko fabrika sortu zuen. “Guztia altzairu estrukturalaren sektorera oso bideratuta”, azaldu du Mikel Sánchezek, Peddinghauseko zuzendari nagusiak.

Negozioa bizkor hazi zen eta, 80ko hamarkadan, 50 langile zituen. 2000ko hamarkadan, Legutioko lantegian bulego teknikoa sortu eta garapen-lan guztiak han egiten hasi ziren. “Gurea da know-howa. Makinak baino aplikazio gehiago saltzen ditugu. Oso pertsonalizatuta dauden aplikazioak ditugu eta makina saltzeko soluzioak diseinatzen ditugu”.

Enpresak beste fabrika bat du Alemanian, eta bi gehiago Estatu Batuetan. Sendotasun handiagoko altzairua produzitzen du, sortzaileek zuten filosofiari jarraituz: “egiten ditugun produktuek asko irauten dute. Erosten duenak, errepikatu egiten du”.

Peddinghausek makinak saltzen ditu, baina sarbide pertsonalizatuekin. “Bezeroak zer egin nahi duen esaten digu eta guk, gero, soluzio pertsonalizatua ematen diogu”. Legutioko lantegia neurri txikiagoko makinatan zentratu da. Enpresak eskarien kopuru handia merkaturatu du eguzki-parkeetarako (“panelak kokatzen diren pletinetarako”) Saudi Arabia eta Jordaniarako, besteak beste. Era askotako sektoreentzat egiten du lan.

Bere azken berrikuntza erabat digitalizatuta dagoen Peddinsert makina izan da. Haren diseinua eta garapena Legution egin dute. “Produkzioa eta gorabeherak ikusi, eta mantentze-lanetako zerbitzuari abisua eman diezaiokezu. Guztia pantailan parametriza daiteke eta produktibitateari dagokionez hobekuntza handia lortzeko aukera ematen du”. Orain bost urte garatu zuten produktua eta, Espainian ez ezik, Italian, Frantzian edo Portugalen ere eros daiteke (besteak beste).

Euroblech azoka

Arabako fabrikako arduradunak txapa-eraldaketari buruzko Europako azoka handienera, Euroblech-era, joango dira hilabete honetan. Horixe izango da Peddinsert makina jendaurrean ikusgai jarriko dute lehen aldia. “Bernoak, torlojuak eta azkoinak sartzeko garaian, abantaila handia eskaintzen du. Eta oso modu eraginkorrean egiten du; programatu egiten da eta produktibitate handia lortzea ahalbidetzen du”.

Enpresak era horretako lauzpabost produktu saltzen ditu hilero eta stockak prest ditu; “izan ere, aste batetik bestera egiten dizkigute eskariak. Peddinserti esker, produkzio-denbora lau aldiz gutxitzen da eta bezeroek inbertsioa lan bakarrean amortizatzen dute”. Alemaniako enpresaren helburua da makina hori Hannoverren, Euroblech azokan, saltzea.

21 langile gara guztira eta urteko fakturazioa 2,8 milioi euro ingurukoa da. Produkzioaren % 80 esportatzen du, batez ere AEBra, Mexikora, Alemaniara eta Ekialde Ertainera. Soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dituztenez, I+G arloa funtsezkoa da eta bulego teknikoan horretan buru-belarri lanean ari diren bi pertsona daude.

Enpresaren erronka nagusia haztea izango da eta, horregatik egin du berrikuntzaren eta Peddinserten moduko produktu berrien aldeko apustua. “Gainera, makina handietarako banatzaileen bila ari gara, baina guztia oso pertsonalizatua izango da, bezeroaren neurrira prestatutako soluzioekin”.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ingresa en prisión el joven detenido por la Ertzaintza acusado de agredir física y sexualmente a su pareja

24_0647 Ingresa en prisión el joven detenido por la Ertzaintza acusado de agredir física y…

7 horas hace

Oion, bihurkin batekin mehatxu egin dio tailer bateko arduradunari, ibilgailu batean lapurtzen harrapatu ondoren

Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean, asteartea, Oionen, larderiaz lapurreta egitea egotzita,…

16 horas hace

Dualia: “Itzulpen literala eskaintzen duen Adimen Artifizialaren aurrean, guk Adimen Emozionala duen interpretazioa profesionala eskaintzen dugu”

PRUEBA Dualia Arrasaten kokatutako enpresa bat da, eta interpretazio eta itzulpen profesionaleko zerbitzuak eskaintzen…

16 horas hace

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du Mikel Zabalzaren omenez

PRUEBA Tranbiaren Konpainiako txoferra duela 39 urte poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen, eta…

16 horas hace

Donostia Kirolak kalistenia eta parcour pista berri bat ireki du Txaparrenen

PRUEBA Aurrekontu parte-hartzaileen bidez proposatutako ekimena da, eta 74.000 €-ko inbertsioa ekarri du. Txaparrene…

16 horas hace

B-WOMENIN Globalek sare profesionalen garrantziari buruzko saio batekin emango dio amaiera urteari

PRUEBA B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa urteko seigarren eta azken saiora heldu…

16 horas hace