Segurtasun Sailak IBMren hardware eta software sistema eguneratuko du

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Segurtasun Saileko IBMren hardwarea eta softwarea eguneratzeko administrazio-kontratuari. Kontratuaren xedea izango da sistemaren zenbait lizentzia hornitzea, bai eta IBM biltegiratze-sistemaren nodoen eguneratze teknologikoa, instalatutako oinarriaren lizentzien euskarri-zerbitzua eta mantentze-zerbitzua eta IBMren lizentzia batzuei lotutako Euskarri Tekniko Aurreratuko zerbitzua ere. Horrela, kontratua 2025eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, 20 milioi euroko aurrekontuarekin, eta honela banatuko dira:

  • 2025.urtea: 8.066.509,71 €
  • 2026.urtea: 6.801.733,19 €
  • 2027.urtea: 5.839.714,49 €

Horrela, kontratuaren helburua honako hau izango da:

  • Gaur egun dauden prozesu-ekipoak eta euskarria berritzea.
  • Biltegiratze-sistema zabaltzea eta eguneratzea, eskaera berriei erantzuteko.
  • Instalatutako oinarriko software-lizentziak eguneratzea eta berritzea.
  • IBMko produktu guztien euskarri- eta mantentze-zerbitzuak, bai hardwarearenak, bai softwarearearenak.

Segurtasun Saileko Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko zuzendaritza arduratzen da Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemaren euskarri teknologiko izango diren informazio- eta telekomunikazio-sistemak diseinatu, ezarri eta kudeatzeaz, eraldaketa digitalean berrikuntza eta lidergo estrategia bati jarraituz. Helburua da Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sisteman parte hartzen duten eragileek soluzio teknologikoki aurreratuak eta funtzionalki egungo eta etorkizuneko beharretara egokituak izatea.