Categorías: albisteak-berriak

D’Anjou Sailburuak Euskadiko pentsioak etorkizunean garatuko dituzten sistema osagarriak sustatzearen alde egin du

Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak amaiera eman dio gaur XI. Global Pensions Programme programari. Programa bi egunez garatu da BECen, eta itxiera-ekitaldian aipamen berezia egin dio Eusko Jaurlaritzak “Euskadiko pentsioak etorkizunean garatzeko sistema osagarriak” sustatzen jarraitzearen alde egindako apustuari. Apustu “irmoa da”, adierazi du Euskadin lehen aldiz egiten ari den pentsioei buruzko nazioarteko foro horretan. Bertan izan dira Robert Merton Nobel sariduna, Latinoamerikako zenbait ministro eta beste berrehun pertsona inguru.

Konpromiso horren erakusgarri, d’Anjou sailburuak joan den otsailean bultzatutako esparru arautzailea nabarmendu du, hain zuzen Eusko Jaurlaritzak epe luzerako aurrezki-aurreikuspena sustatzeko, instituzionalizatzeko eta ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko helburuarekin “esparru koherente bat” definitzeko dekretua onartu izana. “Gizarte-aurreikuspen osagarria orokortu nahi da, eta helburu horri negoziazio kolektiboan adostutako enplegu-sistemen hedapenaren bidez hel dakioke”, eman du aditzera.

Esparru arautzailearen bultzada horrez gain, d’Anjou sailburuak Ogasun eta Finantza Saila Euskadiko Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren irismena handitzeko garatzen ari den jarduketen berri ere eman du ekitaldi horretan. Zehazki, zenbait mugarri nabarmendu ditu:

  • Langile autonomoentzako gizarte-aurreikuspeneko sistema osagarri bat ezartzeko hitzarmena sinatzea Euskadiko hiru merkataritza-ganberekin.
  • Bizkaiko eta Arabako lurraldeetarako beste Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde sektorial bat sortzen laguntzea, “Etorkizuna BGAE” izenekoa.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren Behatokia sendotzea. Behatoki hori kontrol- eta jarraipen-tresna tekniko iraunkorra da, eta pentsioen inguruan nazioartean egiten den ikerketa garrantzitsua biltzen du.
  • Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko aplikazio informatiko berria, herritarrei gai horri buruzko informazioa eman dakien. Haien eskubide ekonomikoak, jaso dezaketen pentsioa eta etorkizuneko pentsio-eskubideen simulatzaile bat, besteak beste.
  • Prestakuntza bultzatzen jarraitzea, gure estrategiaren giltzarri gisa.

Pentsioei buruzko munduko ekitaldi handienaren bigarren eta azken jardunaldi honetan, Eusko Jaurlaritzak Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen jatorria, garapena eta ezarpena azaldu ditu. “Aitortu eta balioesten den gizarte-aurreikuspen osagarriko eredua” da, nabarmendu du d’Anjouk, eta gogorarazi du “aitzindariak izan ginela 1983an pentsio-sistema osagarriak ezartzen”.

Euskal Autonomia Erkidegoko eredu horrek interesa piztu du foro honetan dauden beste ordezkaritza batzuen artean, eta aldebiko topaketak egin dira esperientziak eta intereseko esparru komunak partekatzeko.

Amaitzeko, Ogasun eta Finantzetako sailburuak adierazi duenez, “sinetsita nago Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren garapena eta egokitzapena lagungarria izango dela datozen hamarkadetan gizarte-babeseko sistema sendoagoa lortzeko”, eta keinu bat egin du ezagutza-truke horri jarraipena eman dakion Global Pensions Programme programaren hurrengo edizioan —datorren urtean Atlantikoa zeharkatu eta Latinoamerikan egingo da—.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ingresa en prisión el joven detenido por la Ertzaintza acusado de agredir física y sexualmente a su pareja

24_0647 Ingresa en prisión el joven detenido por la Ertzaintza acusado de agredir física y…

5 horas hace

Oion, bihurkin batekin mehatxu egin dio tailer bateko arduradunari, ibilgailu batean lapurtzen harrapatu ondoren

Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean, asteartea, Oionen, larderiaz lapurreta egitea egotzita,…

14 horas hace

Dualia: “Itzulpen literala eskaintzen duen Adimen Artifizialaren aurrean, guk Adimen Emozionala duen interpretazioa profesionala eskaintzen dugu”

PRUEBA Dualia Arrasaten kokatutako enpresa bat da, eta interpretazio eta itzulpen profesionaleko zerbitzuak eskaintzen…

14 horas hace

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du Mikel Zabalzaren omenez

PRUEBA Tranbiaren Konpainiako txoferra duela 39 urte poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen, eta…

14 horas hace

Donostia Kirolak kalistenia eta parcour pista berri bat ireki du Txaparrenen

PRUEBA Aurrekontu parte-hartzaileen bidez proposatutako ekimena da, eta 74.000 €-ko inbertsioa ekarri du. Txaparrene…

14 horas hace

B-WOMENIN Globalek sare profesionalen garrantziari buruzko saio batekin emango dio amaiera urteari

PRUEBA B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa urteko seigarren eta azken saiora heldu…

14 horas hace