Categorías: albisteak-berriak

ETEKIN Ekonomia Topaketen bigarren saioan enpresen eraldaketarako funtsak aztertu dira

ETEKIN zikloaren lehen topaketa Donostian egin ostean, Gasteizko Europa Jauregiak hartu du bigarren saioa, eta ‘Enpresen eraldaketarako giltzak, hazkunde tresnak (funtsak)’ izan dira hizpide. Gaurkoan, Amaia Jugok, Artizarra Fundazioaren zuzendariak, eta Javier Zarraonandiak, Albia Capitaleko Garapen Korporatiboko zuzendariak, gaiari buruz dituzten ezagutzak eta ikuspegiak partekatu dituzte bertaratutako ia 70 partaideekin. Ondoren, gosaria eskaini da bertaratutako guztien artean iritzi trukaketa sustatzeko eta sare profesionalak indartzeko.

ETEKIN Ekonomia Topaketen bigarren saio honen koordinazioan FEI Finantzen Euskal Institutua eta Rural Kutxa egon dira. «Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, enpresek ere eraldaketarako prest egon behar dute. Horretarako, beharrezkoa iruditzen zaigu adituak diren profesionalen iritziak, gakoak, giltzak, oinarriak eta etorkizuneko ikuspegia izatea saioan. Enpresari balio erantsia txertatzeko ezagutza behar da eta topaketa honekin etorkizuna nola kudeatu ikusiko dugu”, adierazi du Iñigo Calafellek, Rural Kutxako erakunde-arduradunak, saioaren hasieran.

Javier Arnaezek, FEIren zuzendari nagusiak, Euskadin finantza-ekosistemaren garapena sustatzea eta, horrela, finantzaketa-tresnak eta -iturriak zabaltzea eta dibertsifikatzea ahalbidetzea lehentasunezkoa dela adierazi du, bere aurkezpenean: “Inbertsio jardueraren garapenerako, giltzarria da inbertsio funtsen bidez partaidetzak hartzea. Inbertsiorako ingurune egokia bultzatzeak eta sustatzeak hainbat inpaktu positibo eragiten ditu euskal finantza-ekosisteman, eta horrek eskualdearen garapen ekonomikoan eragiten du. Hala nola: kapitala erakartzea, proiektu berritzaile eta iraunkorretarako finantzaketarako sarbidea ahalbidetzea erkidegoaren behar eta lehentasunekin bat etorriz, enplegua sortzea eta tokiko enpresak haztea”.

ETEKIN topaketak

Funtsei eskainitako saioa euskaraz izan da (aldibereko itzulpen zerbitzua erabiltzeko aukerarekin), eta elkarrizketa formatua izan du. Esti Cosano kazetaria izan da moderatzailea. Topaketa online jarraitzeko aukera ere egon da irekia.euskadi.eus atarian, EITBren streaming zerbitzuari esker.

“ETEKIN Ekonomia Topaketak”, Eusko Jaurlaritzak, Finantzen Euskal Institutuak, Bankoa ABANCAk, CaixaBank-ek, Kutxabank-ek, LABORAL Kutxak eta Rural Kutxak elkarlanean antolatutako ekimena da. Helburua, gaurkotasunezko ekonomia eta finantza gaiak euskaraz lantzeko elkargune bat sortzea da. Urteko azken topaketa Bilboko Itsasmuseum-ean izango da, azaroaren 20an, eta trantsizio energetikoaren gaia jorratuko da bertan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ingresa en prisión el joven detenido por la Ertzaintza acusado de agredir física y sexualmente a su pareja

24_0647 Ingresa en prisión el joven detenido por la Ertzaintza acusado de agredir física y…

7 horas hace

Oion, bihurkin batekin mehatxu egin dio tailer bateko arduradunari, ibilgailu batean lapurtzen harrapatu ondoren

Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean, asteartea, Oionen, larderiaz lapurreta egitea egotzita,…

16 horas hace

Dualia: “Itzulpen literala eskaintzen duen Adimen Artifizialaren aurrean, guk Adimen Emozionala duen interpretazioa profesionala eskaintzen dugu”

PRUEBA Dualia Arrasaten kokatutako enpresa bat da, eta interpretazio eta itzulpen profesionaleko zerbitzuak eskaintzen…

16 horas hace

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du Mikel Zabalzaren omenez

PRUEBA Tranbiaren Konpainiako txoferra duela 39 urte poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen, eta…

16 horas hace

Donostia Kirolak kalistenia eta parcour pista berri bat ireki du Txaparrenen

PRUEBA Aurrekontu parte-hartzaileen bidez proposatutako ekimena da, eta 74.000 €-ko inbertsioa ekarri du. Txaparrene…

16 horas hace

B-WOMENIN Globalek sare profesionalen garrantziari buruzko saio batekin emango dio amaiera urteari

PRUEBA B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa urteko seigarren eta azken saiora heldu…

16 horas hace