Osakidetzak simulazio aurreratuko zentro berritzaile bat inauguratu du Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalean. Ospitale birtual berria abangoardiako zentroa da, azken belaunaldiko teknologiarekin, eta ingurune kliniko errealista bat sortzea du helburu, ikasleek eta profesionalek praktikak egin ditzaten pazientearen segurtasunerako arriskurik gabe.
Espazio hori sortzeak, EHUrekin lankidetzan, Osakidetzak kalitatezko heziketa profesionalarekin duen konpromisoa erakusten du berriz ere. «Ospitale birtualean ingurune berritzaileak sortzen ditugu, etorkizuneko profesionalak gaurko teknologiarekin prestatzeko», adierazi du Celia Sañudo ospitale birtualeko koordinatzaileak. Ingurune horrek egoera klinikoak berdintzeko aukera ematen du, eta horrek, oinarri metodologiko sendo batekin batera, trebetasun teknikoetan eta ez-teknikoetan (egoeraren kontzientzia, erabakiak hartzea, komunikazioa, lidergoa eta talde-lana) prestakuntza ematen lagunduko du.
Ospitale birtualak, Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko 0 solairuan dagoenak, simulazio-gela balioaniztun bi ditu, agertokietara egokitu daitezkeenak, hala nola kritikoen boxa, ebakuntza-gela, larrialdietako gela edo ospitalizazio orokorreko gela, irakaskuntza-programa bakoitzaren beharrei erantzuteko. Kontrol-gelatik, irakasleek denbora errealean gainbegiratzen eta maneiatzen dituzte simulazioak, norabide bakarreko ispilu baten bidez, ikus-entzunezko azken teknologia erabiliz eta kasu bakoitzean monitorizazio zehatza ziurtatuz. Horrekin guztiarekin, lehendik dauden ikastaroak hobetu nahi dira, eta beste batzuk diseinatu, osasun-arretako prozesuan erabakigarria izango den prestakuntza-prozesu integrala sustatuz.
Simulazio-gelez gain, debrifing gela bat dago, simulazioak bateratu eta aztertzeko diseinatua. Ordenagailuak eta multimedia- pantaila ditu, eta ikasleen prestakuntza teorikorako ere erabiliko da, ikaskuntza praktikoa indartuz. Prestakuntza osatzeko, ospitale birtualean kontsulta mediko bat dago, medikuen eta pazienteen arteko komunikazioa hobetzera bideratutako elkarrizketa medikoak egiteko, baita miaketa klinikoa egiteko ere.
ESIaren intranet korporatibotik web-plataforma baterako sarbidea gaitu da. Bertan, ospitale birtuala, haren kudeaketan lan egiten duen taldea eta tokia erreserbatzeko harremanetarako informazioa ezagutzeko bideo bat ikusi ahal izango da.
Espazio hori abian jartzeko, Osakidetzak 350.000 eurotik gorako inbertsioa egin du: 292.240 euro espazioa eraberritzeko eta 59.885,79 euro ekipamendua eta altzariak erosteko.
24_0647 Ingresa en prisión el joven detenido por la Ertzaintza acusado de agredir física y…
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean, asteartea, Oionen, larderiaz lapurreta egitea egotzita,…
PRUEBA Dualia Arrasaten kokatutako enpresa bat da, eta interpretazio eta itzulpen profesionaleko zerbitzuak eskaintzen…
PRUEBA Tranbiaren Konpainiako txoferra duela 39 urte poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen, eta…
PRUEBA Aurrekontu parte-hartzaileen bidez proposatutako ekimena da, eta 74.000 €-ko inbertsioa ekarri du. Txaparrene…
PRUEBA B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa urteko seigarren eta azken saiora heldu…