Categorías: albisteak-berriak

Bilbon atxilotu dituzte beste bi herritarri arma zuriekin eraso egin ondoren


24_0592 Bilbon atxilotu dituzte beste bi herritarri arma zuriekin eraso egin ondoren

Bilbon atxilotu dituzte beste bi herritarri arma zuriekin eraso egin ondoren

Servicio de prensa

2024-10-28

Ertzainek 33 eta 36 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur, astelehena, goizaldean, borrokan ari zirenean beste bi herritar arma zuriekin zauritu ondoren. Erasotuek ebakiak zituzten aurpegian eta lepoan, eta ospitalera eraman behar izan dituzte.

Bart gauerdian, poliziaren laguntza eskatu dute Zorrotzaurren, pertsona batzuk borrokan ari zirela eta arma zuriak zituztela esanez. Zaintza-lanetan ari zen Bilboko Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruila bat hurbildu da adierazitako lekura, eta aurpegian eta lepoan zauriak zituzten bi gizon aurkitu ditu bertan.

 Zaurituek adierazi dutenez, arma zuriak zeramatzaten beste bi pertsonak eraso egin diete borrokan ari zirenean, eta zauritu egin dituzte. Zaurien ondorioz, ospitalera eraman behar izan dituzte biak.

 Ustezko erasotzaileak handik pixka batera aurkitu ahal izan dituzte, inguruan dagoen pabiloi abandonatu bateko azkeneko solairuan ezkutatu nahian ari zirenean. Identifikatu eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, biak atxilotu dituzte homizidio-saiakera leporatuta.

 Atxilotuak polizia-egoitzara eraman dituzte beharrezko izapideak egitera, gero agintari judizialaren eskuetan jartzeko.

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Nafarroako Gobernuak 1,25 milioi eurorekin finantzatuko du Iruñeko lehen errugbi zelaiaren eraikuntza

PRUEBA Nafarroako Gobernuaren Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Nafarroako Institutuak 1.25 milioi eurorekin finantzatuko du…

3 horas hace

Nafarroak aurrera egin du bere hurrengo Zientzia Planaren diseinuan, talentuari, prestakuntzari eta nazioartekotzeari begira

PRUEBA Nafarroako 2026 eta 2030 urte arteko hurrengo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak hartuko…

3 horas hace

Errefuxiatuei eta migratzaileei laguntzeko LGTBI+ Fenix elkarteari harrera egin dio Alfaro lehendakariordeak

PRUEBA Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketarako kontseilari Begoña Alfaro…

3 horas hace

15 emakume Nafar Lansarek emakumeen ekintzailetzaren oztopo espezifikoak jorratzeko sortutako programan trebatu dira

PRUEBA 15 emakume ekintzailek hartu dute parte ‘Ekintzailetza eta emakumea: proiektu sendo eta sendoak…

3 horas hace

Nafarroako Gobernuak toki entitateei laguntza eta lankidetza eskainiko die haien digitalizazioa eta modernizazioa bultzatzeko

PRUEBA Nafarroako Gobernuak toki entitateei laguntza eta lankidetza eskainiko die datozen urteetan, haien digitalizazioa…

3 horas hace

Foru Gobernuak 445.000 euroko dirulaguntza eman du Nafarroa Ezagutu Sareko espazio eta ibilbideen lurralde-garapen iraunkorreko proiektuetarako

PRUEBA Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 445.775 euroko laguntzak…

3 horas hace