Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria Bi Nafarroen XIX. Mintegiaren buri izan da gaur goizean. 2005etik egiten den txandakako topaketa da, Pirinioen alde batean eta bestean, eta aurtengo edizioan Jorge Oteiza Fundazio Museoan egin da, Altzuzan.
Mintegiaren amaieran, Xuriñe Peñas Eguesibarreko alkateak, Eric Le Blay Terres de Navarre/Nafarroako Lurraldeak elkarteko presidenteak eta Jaione Apalategi Jorge Oteiza Fundazio Museoko Patronatuko presidenteak parte hartu dute. Ollo lehendakariordeak Jorge Oteizaren figura nabarmendu nahi izan du. Haren Museoak Bi Nafarren Mintegiaren erreferente gisa hartu du ekitaldia, «mugak gainditu eta elkargune berriak bilatzeko zentzuarekin». «Oteiza – jarraitu du lehendakariordeak- egile unibertsala izan zen kultura propioaren defentsatik, mundu globalean mugen gainetik ateak irekitzen dituen kultura, non, kontraesankorra dirudien arren, tokikoa ere garrantzitsua den».
Mintegia Nafarroako Gobernuak sustatuta dago, Nafarroa Behereko udalerri nagusiekin eta kultur entitateekin batera, hala nola Terres de Navarre elkartearekin. Aurten, Jorge Oteiza Fundazio Museoa ere jardunaldiaren antolatzaileetako bat izan da. Ekimen honek mugaz gaindiko loturak estutzeko eta bi lurraldeetako ezagutza historikoak, kulturalak eta hainbat esperientzia partekatzeko balio du. Aurreko edizioa 2024ko otsailean izan zen, Donazaherre/Saint Jean- le-Vieux-en, Donibane Garazi/Saint-Jean de Pied-de-Port herriaren ondoan.
Ana Ollo lehendakariordeak bere hitzaldian adierazi duenez, «Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu du lotura historiko eta kultural sendoak dituzten bi komunitateen arteko harremanak bultzatzen jarraitzeko; izan ere, zailtasunak izan arren, bi lurraldeek elkarrekiko estimu eta errespetu harremana izan dute beti, eta -gogorarazi duenez- luzaroan estatu beraren parte izan ziren, Nafarroako Erresumaren parte». Ollok hizkuntza komunaren balioa ere azpimarratu du: «Euskara, lotura gisa. Elkarbizitzarako hizkuntza, mugetako alde bietako nafarrok partekatzen dugun altxorra da».
Azkenik, Ollok Europako mugaz gaindiko eta eskualdeko lankidetzaren aldeko garrantzia azpimarratu du, Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiaren politiken lehentasunezko helburu gisa, datorren urterako aurrekontu-konpromisoetan islatzen den bezala. Lehendakariordeak lankidetza hori defendatu du «Nafarroarentzat, eragile sozioekonomikoentzat eta herritarrentzat estrategikoki positiboa delako. Hori dela eta, Akitania-Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdea eta Pirinioetako Lan Erkidegoan (PLE) gaude, baita Pirinio Atlantikoetako Departamentuarekiko Lankidetzarako Esparru Akordioa ere».
Bi Nafarroako hitzaldiak
Ohi bezala, jardunaldian zehar Pirinioetako bi aldeetako adituen hitzaldiak entzuteko aukera izan dute bertaratutakoek.
Sergio Pérez Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiak ongietorria eman die Altzuzara hurbildu direnei, eta, ondoren, Gregorio Díaz Ereño Jorge Oteiza Museo Fundazioko zuzendari teknikoari eman dio lekukoa. Azken horrek «Jorge Oteizaren figura eta Nafarroa» izeneko hitzaldia aurkeztu die bertaratuei.
Ondoren, «Itzal aktiboa» elkarteko Nicholas Blayk «Arte garaikidearen sustapena Nafarroa Beherean: elkarteen esperientzia» izenburupean hitzaldi bat eman du.
Azkenik, «Danok taldea. Euskal Eskolaren amaiera» titulodun ponentzia Javier Balda Berástegui artistak egin du.
Xuriñe Peñas Eguesibarreko alkatearen, Eric Le Blay Terres de Navarre/Nafarroako Lurraldeak elkarteko presidentearen eta Ollo lehendakariordearen hitzak entzun ondoren, Jorge Oteiza Museora bisita gidatu batekin amaitu da jardunaldia.
Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur eguerdian Pasaian, genero-indarkeriaren esparruan hilketa saiakera egotzita,…
Ertzaintzak bost gizon atxilotu ditu gaur goizean Gasteizen, Donostiako Garbera merkataritza-gunean egindako lapurreta batetik bi…
24_0621 Ertzaintzak Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotuako gizona espetxeratu dute Ertzaintzak Donostian emakume bati…
Ertzaintzak lau gizonezko (hiru heldu eta adingabe bat) atxilotu ditu ostiral gauean, Abanto-Zierbana udalerriko Putxeta…
24_0619 Bilbo, atxilotu bat hiru edukiontziri su emateagatik Bilbo, atxilotu bat hiru edukiontziri su emateagatik…
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu gaur, ostirala, goizaldean, Trapagarango industrialde batean indarra erabiliz lapurtzea egotzita.…