Eneko Goiak etxebizitza, segurtasuna eta turismoaren kudeaketa jarri ditu Donostiaren lehentasunezko erronken artean
Eneko Goia Donostiako alkatearen ustez, etxebizitzarako sarbidea, segurtasuna eta turismoaren kudeaketa dira Udalak bere udal-kudeaketan hartu behar dituen hiru lehentasunak. Etxebizitza berrien sustapena, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, hiri-garapen berriak edo bizitzeko formula berriak sortzea dira Donostiako alkateak lan-ildo gisa aipatu dituen proposamenetako batzuk.
Udaleko Politika Orokorreko Osoko Bilkuran egindako hitzaldian egin du analisi hori Goiak. Alkateak esan du, gainera, hiriak aurre egin behar diela Topoaren pasanteak, Abiadura Handiko Trenak edo Isuri Gutxiko Eremuak ekarriko duten mugikortasun-eskema berriaren erronkei, eta Donostiaren ardatza Zientziaren eta Ezagutzaren Hiri gisa indartzearen alde egin du, hirian garatzen ari diren proiektu berrien bidez.
Hiriaren egoera aztertzeko urteko osoko bilkurak Donostiak eskaintzen dituen magnitude eta datu nagusien balantzea egiteko balio izan du. Hala, Goiak adierazi du hiriak langabezia tasa txikiena eta per capita errenta altuena duen Estatuko hiriburua izaten jarraitzen duela, “eta horrek agerian uzten du gure hiriak aberastasuna sortzeko gaitasun handia duela”.
Etxebizitza eskuratzea “donostiarren kezka handienetako bat” da gaur egun, eta, horregatik, alkateak lehentasun gisa ezarri du “hainbat tipologiatako” eskaintza berria sortzea, “askotariko errealitateei erantzuteko”. Horretarako, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzearen alde egin du, lantalde bat osatuko baitute arazo horri aurre egiteko eta bi administrazioek arazoa konpontzen nola lagun dezaketen ikusteko.
Eneko Goiaren hitzetan, zientzia eta ezagutza dira datozen urteetan hiriak izango duen funtsezko apustuetako bat.“Etorkizunera begira, Donostiak mantendu behar duen apustu bat da hau”, adierazi du Goiak, eta zehaztu du Udalak eta Jaurlaritzak aurrerapausoak ematen dituztela Miramongo Parke Teknologikoa Illunbeko eraikinean handitzeko tramiteetan, zezen plaza erabilera anitzeko pabiloi bihurtzearekin bateragarri eginez.
Mugikortasuna da hiriak datozen urteetan izango duen beste erronka bat: Topoaren prestazioak hobetuko dituen trenbide-pasantea laster irekitzeak, Abiadura Handiaren etorrerak, Loiolako Erriberako trukagailuak edo azpiegitura horiei lotutako urbanizazioek (Easo eta San Martin, besteak beste) eta oinezkoentzako eremuek aldaketa sakona eragingo dute mugikortasunean eta pisu modalean.
Udal garraioari dagokionez, dBuseko flota berritzeko hurrengo prozesua nabarmendu du, dozenaka autobus elektrikorekin, eta horrek hiriko CO2 aztarna nabarmen hobetzen eta murrizten lagunduko du, eta adierazi du Topoaren prestazio berriek autobus lineak hobetzea eta indartzea ahalbidetuko dutela.
Alkateak adierazi duenez, Udala hiri kohesionatua lortzeko lanean ari da, klase aberatsenen eta aukera gutxien dituztenen arteko arrakala murriztuz. Horretarako, Udalak eskaintzen dituen gizarte-zerbitzuak zehaztu ditu; izan ere, sektore ahulenei laguntzeko gizarte-programetara bideratutako hiru milioi eurotik gorako gastu arrunta du, eta laguntza-sare hori indartuko duten azpiegituretan inbertitzeko bi milioi euro.
Segurtasunari dagokionez, Goiak azpimarratu du Udala “irmoa” izango dela delitua jazartzeko orduan. Hala, irmotasun hori “jarrera eta iritzi arrazistak hauspotzea bilatzen dutenen antipodetan” dagoela argitu du.
“Delituak egiten dituzten pertsonei buruz ari gara, eta hiri honetan guztiok bete behar ditugun bizikidetza-arauei buruz, bereizketarik egin gabe”, adierazi du.
Eneko Goiak, gainera, turismoaren kudeaketa beste erronka handi bat bezala kokatu du datozen urteetarako, estrategia turistikoa hiriaren garapenerako estrategiarekin berarekin lerrokatuz. Gogorarazi du Donostiak urteak daramatzala neurri arautzaileak hartzen, eta aurreratu du Plan Orokor berriak “nabarmen murriztuko duela hiri osoan ostatu berriak hartzeko aukera, eta erabat galaraziko duela etxebizitza-gunetan”.
Alkateak, gainera, aldaketa klimatikoari nola aurre egin hiriak egin beharreko beste erronketako bat dela adierazi du. Hala, Isuri Gutxiko Gunea laster martxan jarriko dela aipatu du, eta horrek mugatu egingo duela ibilgailuak zentrora sartzea, 43 autobus elektriko berri sartuko direla dBusen flotan ehun milioi inguruko inbertsio globalarekin, edo hiriak neurriak hartu beharko dituela muturreko kostaldeko fenomenoak arintzeko.
Erlazionatutako dokumentuak
2024/10/28-an argitaratua
24_0625 Rescatado el conductor de un camión que se ha incendiado tras verse involucrado en…
Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute gaur goizaldean kalean oinezko bati lapurtzeko eraso egiteagatik. Biktima…
PRUEBA Barakaldon, 2016. urtetik urtero-urtero egin den BAFFEST Emakume Argazkilarien Festibalak BAFFEST BIZIRIK ekimena…
PRUEBA Barakaldoko Udalak lanean jarraitzen du urte osoan zehar jolastu eta gozatu ahal izateko…
PRUEBA Espainiako Unibertsitateko Argitaletxeen Batasunak (UNE, Unión de Editoriales Universitarias Españolas) deituta eta…
PRUEBA Ekimena Los Hermanos parkean egongo da, CISen topalekuaren ondoan, azaroaren 20tik 24ra, goizez…