Categorías: albisteak-berriak

Amaia Barredo: “Arabako Errioxako ardoaren, txakolinaren eta sagardoaren upategien Japoniako aurkezpenek ate handia zabaldu diete hurrengo esportazioei”

Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren ustez, Arabako Errioxako ardoaren, txakolinaren eta sagardoaren 23 upategiek atzo eta gaur Japonian egin dituzten aurkezpenek “ate handia zabaldu dute gure produktuak aurrerantzean estatu horretara esportatzeko, eta, hori bezain garrantzitsua dena, gure gastronomiarekiko eta Euskadiko elikagai- eta kultura-eskaintzarekiko gero eta interes handiagoa sortzen ari dira”.

Gaur asteartea, Arabako Errioxako ardoak, Getariako, Bizkaiko eta Arabako txakolina eta Euskal Sagardoa sustatzen dituen euskal ordezkaritzak Basque Wine-Japan Connection sustapen-jardunaldia egin du Osakan, Tokioren eta Yokohamaren ondoren, Japoniako hirugarren hiririk handienean (bertako metropoli-eremuak 18,6 milioi biztanle ditu).

Profesionalek, prentsa espezializatuak eta, besteak beste, Yoshitsugu Yamamoto eta Ryusuke Nakano chefek lagunduta, Amaia Barredo sailburuak nabarmendu du gero eta handiagoak direla Japoniak eta Euskadik merkataritzaren, gastronomiaren eta kulturaren arloan dituzten loturak. Sailburuak Euskadi-Japoniako produktuen “uztarketan parte hartu du, eta bertan Arabako Errioxako ardoak, txakolina eta sagardoa izan dira.

“Gure ia hogeita hamar upategi eta ekoizlerekin batera, gaur goizean aurkeztu ditugu Euskadiko aniztasun enologikoa, gure Basque Wine estrategia, Basque Japan Sarea-Japonia eta Enbaxadoreak programa, Sukaldari Enbaxadoreen Programara atxikitzeko sinadurekin”, adierazi du Amaia Barredok.

Japoniako ostalariek, kazetariek, sukaldariek eta gastronomia-kolektiboak Euskadiko goi-gastronomiaren erakustaldiaz gozatu ahal izan dute gaur  txakolinez, sagardoz eta Arabako Errioxako ardoz lagunduta.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Pasaia, gizon bat atxilotu dute hilketa-saiakeragatik, bikotekideari labanaz eraso egiteagatik

Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur eguerdian Pasaian, genero-indarkeriaren esparruan hilketa saiakera egotzita,…

20 mins hace

Bost atxilotu Gasteizen, Donostiako merkataritza-gune batean lapurtzeagatik eta ihes egiteagatik

Ertzaintzak bost gizon atxilotu ditu gaur goizean Gasteizen, Donostiako Garbera merkataritza-gunean egindako lapurreta batetik bi…

20 mins hace

Ertzaintzak Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotuako gizona espetxeratu dute

24_0621 Ertzaintzak Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotuako gizona espetxeratu dute Ertzaintzak Donostian emakume bati…

1 día hace

Abanto-Zierbana, lau pertsona atxilotu dituzte autokarabana batean lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzak lau gizonezko (hiru heldu eta adingabe bat) atxilotu ditu ostiral gauean, Abanto-Zierbana udalerriko Putxeta…

1 día hace

Bilbo, atxilotu bat hiru edukiontziri su emateagatik

24_0619 Bilbo, atxilotu bat hiru edukiontziri su emateagatik Bilbo, atxilotu bat hiru edukiontziri su emateagatik…

1 día hace

Trapagaran, hiru atxilotu enpresa batean lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu gaur, ostirala, goizaldean, Trapagarango industrialde batean indarra erabiliz lapurtzea egotzita.…

2 días hace