‘Ekonomia zirkularretik laneratze prozesura’

EJE&CONeko Iparraldeko Nodoa, Exekutioen eta Aholkularien elkartea eta CaixaBankek, azaroaren 8an, Bilbon, ekitaldi esklusibo bat antolatu du eraldaketa jasangarriak dituen erronkei eta aukerei heltzeko, bi ikuspegitatik: ingurumena eta gizartea.

Gai horietan adituak eta liderrak diren pertsona nabarmenekin hausnarketa, ikasketa eta ideien trukeari eskainitako jardunaldia izango da.

 

PROGRAMA

17: 30-17:40: Ekitaldiaren aurkezpena.

Lexuri Elorriaga Lekue, EJECONeko kidea eta BasqueFIK, Euskadiko Finantza eta Inbertsio Kluster Elkarteko zuzendari nagusia.

17: 40- 18:50: Lehenengo mahai-ingurua:

‘Ekonomia Zirkularra eta Klima Aldaketa’

Enpresen ingurumen-inpaktua murrizteko eta jardunbide iraunkorragoak sustatzeko. estrategia berritzaileak.

Hizlariak:

  • David Zabala Alaba: Dezetaa Consulting-eko bazkide zuzendaria. Enpresa-jasangarritasunean eta inpaktu-negozioetan aditua.
  • Ainhoa Mendivil: SGC Iberia Ingurumenaren Ikuskaritza eta Kontrolerako zuzendaria. Klima-aldaketan eta iraunkortasunerako estrategia korporatiboetan aditua.
  • Patricia Astrain: Recircularreko fundatzailea eta CEOa: Ekonomia zirkularrean, estrategia zirkularren inplementazioan, hondakin industrialen balorizazioan eta inpaktuaren neurketan aditua. *Bere partaidetza agendaren arabera izango da*.
  • Ainhoa González Láinez: Grupo Campezo Iraunkortasuneko zuzendaria. Ingurumen-jasangarritasunean aditua, antolaketa-estrategian espezializatua.

18: 50-20:00: Bigarren mahai-ingurua:

«Gizarteratzea eta lan-merkatua»

Lan-merkatuaren erronkak, talentuaren beharra vs migratzaileen eta/edo gizarte-bazterkeriako egoeretan dauden pertsonen integrazioa. Jardunbide egokiak laneratze eraginkorra sustatzeko, sektore publikoaren, pribatuaren eta gizartearen arteko lankidetza.

Hizlariak:

  • Rosa Gil: Gizateko presidentea. Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarteratzeko eta laneratzeko Enpresen Elkartea. EMAUSen koordinatzailea, ingurumen-zerbitzuen bidez bazterketa-arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko gizarte-kooperatiba
  • Manu Tejada Lambarri:Berzikatu SL enpresako zuzendari gagusia, hiri-hondakinen kudeaketa integralera eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonen gizarteratzera eta laneratzera bideratutako proiektua.
  • Maylin Vergara: Euskadin emakume migratzaileen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen duen Emakume Migratu Ekintzaileen Elkarteko presidentea.

20:00-21: 30: Networking-a Magnum tabernan.

2024ko azaroaren 8a, 17:30 – 21:30 h
CaixaBanken Bilboko egoitzako Agora aretoa
Astarloa, 7 – GV López de Haro, 23 P3, Bilbao,
INSKRIPZIOAK HEMEN

EJE&CONi buruz

Espainiako Exekutiboen Elkartearen helburua emakumeen inplikazio pertsonala, talentua eta ikusgarritasuna bultzatzea eta sustatzea da enpresetako Goi-Zuzendaritza eta Administrazio Konsteiluetan.

Goi Zuzendaritzan eta Administrazio Kontseiluetarako sarbidea emakumeen

Erakundea inklusiboa izateko helburu irmo eta argiarekin eratu zen, eta zuzentarau berrietan sartu zen, bere esperientzia eta balio profesional frogatuan oinarrituta. Era berean, gizonen talentua ere gehitu nahi dute beren erakundean; elementu bereizgarri horrekin, talenturik eta gaikuntzarik onenaren hautaketa bultzatzeko helburu komuna lortu nahi dute.

Parte hartzaileek mentore eta plataforma gisa jarduten dute enpresa-ehunaren goi-zuzendaritzako lanpostuetara iritsi eta aurrera egin nahi duten beste emakume profesionalentzat. Aldi berean, bazkideen garapen profesionala, ikusgarritasuna eta harreman-sarea bermatzen dituzte, aukera-berdintasunaren printzipioari arreta berezia eskainiz. Beren balio-ekarpena pentsamendu-zentro, goi-mailako topagune eta Goi Zuzendaritzarako eta Administrazio Kontseiluetarako talentu-harrobi izatea da.