Automobilgintzaren azken behatokiak nazioartean lehiatzeko abantailak eskain ditzaketen hazkunde-eremuak nabarmentzen ditu, batez ere funtsezko merkatuetan hedatu nahi dutenentzat. Txostenaren arabera, 2024ko amaieran ekoizpen globalaren murrizketa txiki bat aurreikusten bada ere (% 2ko jaitsiera 2023aren aldean), salmentek goranzko joerari eutsi diote.
2024ko lehen seihilekoan, salmentak erakutsi du sektorearen susperraldiak indarrean jarraitzen duela, 42,21 milioi unitate saldu dira eta. Beraz, % 2,2ko igoera gertatu da 2023ko seihileko berarekin konparatuz. Eskualdeei erreparatuz, Asian saldu dira ibilgailu gehien (% 45), eta ondoren Europan (% 23) eta Ipar Amerikan (% 23).
Ekoizpenari dagokionez, 2024aren amaieran 88 milioi ibilgailu ekoitzi izana espero da mundu osoan (-% 2 vs 2023). Munduko ekoizpenaren beherakada aurtengo bigarren seihilekoan gertatuko da batik bat. Zehazki, lehen seihilekoan, ekoizpena -% 0,18 murriztu da 2023ko lehen erdiaren aldean, eta 43,6 milioi unitate izan dira.
Txostenak aukera espezifikoak azpimarratzen ditu merkatu giltzarri horietan, automobilen eskariak sendoa izaten jarraitzen baitu. Enpresentzat, Asia eta Ipar Amerika bezalako eskualdeek hedapen eta lankidetza eremu erakargarriak dituzte, produkzioan duten jarduera sendoaren ondorioz: Txinak %5eko hazkundea ikusi du eta Ipar Amerikak %1ekoa ibilgailuen ekoizpenean.
Motor-mota guztiek hazkunde positiboa izan dute 2024ko lehen hiruhilekoan, erregai-pila darabilten ibilgailuek izan ezik (FCEV) (-% 47). Aipatzekoa da autonomia handiagoko auto elektrikoen hazkundea, % 125 egin baitute gora aurreko urteko aldi berarekin konparatuta. Bestalde, azpimarratu behar da entxufa daitezkeen ibilgailu hibridoen ekoizpena handiagoa izan dela; zehatz-mehatz, % 37 handiagoa 2024ko lehen seihilekoan.
Geografiari dagokionez, salmentak Europan igo dira gehien (% 8), ia 8,6 milioi ibilgailu salduta. Jarraian, Ipar Amerika dago, % 4ko hazkundearekin, 9,5 milioi unitateraino eta, ondoren, Txina, 11,5 milioi unitate baino gehiagorekin.
Ekoizpena dela eta, Txinan eta Ipar Amerikan soilik ikusi da hazkundea (+% 5 eta +% 1), 13 eta 8 milioi unitaterekin, hurrenez hurren. Bestalde, gainerako eskualdeen ekoizpen-maila negatiboa izan da kasu guztietan. Europako ekoizpena % 3 jaitsi da lehengo urteko lehen sei hilabeteen aldean. Japonia / Korea eta Hego Amerika eskualdeetan, halaber, beherakada are handiagoa izan da: % 7 eta % 8, hurrenez hurren.
Merkatu estrategikoen analisian sakontzen du txostenak, Alemania, Frantzia, Espainia, Italia eta Erresuma Batuari buruzko ikuspegi baliotsua emanez Europan; Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko eta Brasili buruzkoa Amerikan; eta Txina, Japonia, India eta Hego Koreari buruzkoa Asian. Xehatze horri esker, enpresek merkatu bakoitzaren berezitasunak identifikatu ahal izango dituzte, eta beren estrategiak eskari espezifikoaren eta eskualde bakoitzean hazkundea bultzatzen duten faktore ekonomikoen arabera bideratu.
Automobilgintzaren sektorean, jatorrizko ekipoen fabrikatzaile nagusien (OEM) eta lehen mailako hornitzaileen (Tier 1) hazkundea ere nabarmentzen du txostenak. OEMen fakturazioa %9 inguruko igo da, eta Tier 1 hornitzaileena, berriz %13. Nabarmentzekoa da Chery eta BYD fabrikatzaileen lana, ekoizpenean % 53ko eta % 28ko igoerak lortu baitituzte, hurrenez hurren, eta lankidetza- eta inbertsio-aukera berriak inspiratu ditzaketen arrakasta-eredu gisa kokatu dira.
Turismoez gain, txostenak kamioi ertain eta astunen sektoreko salmenten eta ekoizpenaren aurreikuspenak aztertzen ditu, eskualdeka eta fabrikatzaileka xehatuta. Segmentu hori hazteko bide bat izan daiteke hauen eskaintza dibertsifikatu eta merkatu espezifikoetako eskariaren goraldia aprobetxatu nahi duten enpresentzat.
2024ko salmenta 3,2 milioi unitatera iristea aurreikusten da; hots, lehengo urtean baino % 1 gehiago. Hornidura-kate osoan egindako hobekuntzak izan dira igoera horren driver nagusia, itxaronaldia laburtu dutelako. Ekoizpenaren kasuan, 2024an 3,1 milioira iristea espero da. Funtsean, Asiako OEMek eta Hego Amerikak egingo dute trakzio-lana. Izan ere, % 30eko hazkundea espero da Hego Amerikan, eta Txina eta Japonia / Hego Korea eskualdeko ekoizpenean, aldiz, % 3 eta % 2ko hazkundea. Ekoizpenak behera nabarmen egin duen eskualde bakarra Europa izan da (-% 17).
S&P Globalen datuetan oinarrituta, Basque Trade & Investment (BasqueTrade) Automozio Behatokia, SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentzia, enpresentzat iturri estrategikoa da, negozio-aukera garrantzitsuenak identifikatzeko eta merkatu globalaren dinamiketara egokitzeko aukera ematen baitie. Azterketa zehatz honekin, enpresek aurrea har diezaiekete industriaren mugimenduei, eta hazkunde-potentzial handiena eskaintzen duten merkatu eta segmentuetara bidera ditzakete ahaleginak.
Ertzaintzak beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Erandioko zentralean, duela 31 urte ETAk hildako…
PRUEBA Biribil Ecolab empresak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu ekonomia zirkularrean eta produktuaren ekodiseinuan; zirkulartasun-diagnostikoak egiten…
binary comment PRUEBA Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Bide-segurtasuneko eta hiri-mugikortasuneko elementuak,…
PRUEBA Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Takahiro Nakamae Japoniako Enbaxadorearen distinzioa jaso…
PRUEBA Organizada por el Departamento de Cultura y Deportes de la Diputación Foral de…
PRUEBA El Athletic Club ha reafirmado su compromiso con Euskadi lanzando una cuarta indumentaria…