Getxo, emakume bat espetxeratu dute kokainarekin eta haxixarekin trafikatzeagatik

Epaileak emakume bat droga-trafikoagatik espetxeratzeko agindua eman du, Ertzaintza beste gizon bat ere ari da ikertzen, gertakari horiekin zerikusia duelakoan. Bikoteak substantzia sorgorgarriak biltegiratzen zituen eta banatzen zituen Bizkaiko hainbat lekutan, kilo bat kokaina baino gehiago, 30 gramo haxix eta eskudirua konfiskatu dizkiete.

Ikerketa joan den abuztuan hasi zen, Getxoko Ertzain-etxean jakin zutenean Erromon drogaren batekin trafikatzen ari zitezkeela etxebizitza baten inguruan. Informazio horren ondorioz, ikerketa hasi zuten gertakariak baieztatzeko eta erantzuleak aurkitzeko.  

Egindako ikerketei esker, agenteek egiaztatu zuten bi pertsonak jarrera susmagarriak zituztela, eta legez kanpoko substantziaren batekin trafikatzen ari zitezkeela.  Geroago, eta polizia-dispositiboei eta Ertzaintzan arlo horretan espezializatuta dauden taldeekin koordinatu izanari esker, egiaztatu zuten bi pertsonak, gizon batek eta emakume batek, kokaina eta haxixa saltzeko sare bat zutela antolatuta, eta ibilgailu bat erabiltzen zutela biltegi moduan.

Azkenean, joan den asteartean, emakumea atzeman zuten Getxon droga-salerosketa bat egiten ari zenean. Ertzaintzak ibilgailua eta bi susmagarriak bizi diren etxea miatu zituen, eta kilo bat kokaina baino gehiago, 30 gramo haxix eta eskudirutan mila eurotik gora aurkitu zituen.  

Atxilotua, 35 urteko emakumea, polizia-egoitzara eraman zuten ustezko droga-trafikoa leporatuta, dagozkion izapideak egiteko, eta gaur goizean jarri dute Getxoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.

Ertzaintza, egitate horiekin lotuta, 30 urteko gizon bat ere ikertzen ari da.