Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak adituen batzorde bat aktibatu du hezkuntza-sistema ebaluatzeko eta hobetzeko

 “Euskal gizarteak eta Eusko Jaurlaritzak bat egiten dugu gure hezkuntza-sistemaren emaitzak hobetzen jarraitzeko erronkarekin. Horregatik aktibatu dugu ebaluazio-sistemetako adituen batzorde hau”, ziurtatu du Imanol Pradales lehendakariak, euskal hezkuntza-sistemaren ebaluazio-esparru berrian lan egiten duen aditu-batzordearekin gaur egin duen bileran

Imanol Pradales lehendakaria, Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuarekin batera, adituen talde independente batekin bildu da gaur; ospe handikoak ikaskuntzaren, ikerketaren eta hezkuntza-berrikuntzaren ebaluazioaren arloan, eta euskal hezkuntza-sistemaren ebaluazio-esparru berrian lanean diharduen batzordeko kideak. Lehendakariak eman dio hasiera Vitoria-Gasteizko Koldo Mitxelena Bigarren Hezkuntzako Institutuan egindako bilerari, eta beren ekarpenak egitera gonbidatu ditu, “zorroztasunez eta independentziaz”, hezkuntza-sistema propioa eta kalitatezkoa eraikitzen eta hobetzen jarraitzeko.

“Aldaketa demografikoek, aniztasunak, profesionalen erreleboak… hezkuntza-sistema egokitzea eskatzen dute. Etorkizuneko erronka horiek bat egiten dute euskal ikasleen emaitza akademikoak hobetzeko beharrarekin”, ziurtatu du Pradalesek. Ildo horretan, lehendakariak onartu duenez, “arazo konplexuak ez dira erantzun sinpleekin konpontzen”, eta adituen batzordeari eskatu dio ausardiaz eta askatasunez lan egiteko.”Bost gai garrantzitsu kontuan hartuta lan egiteko eskatuko dizuet”, azaldu du lehendakariak.

– Baloreak/ valores. Ez dugu edonola hobetu nahi. Berdintasuna, ekitatea, humanismoa edo askatasuna bezalako balioak zuen lanaren erdigunean egotea nahi dugu.

– Autoexijentzia/ Autoexigencia. Izan zorrotzak zuen buruarekin, sistemarekin, gobernuarekin, irakasleekin, gurasoekin, ikasleekin. Guztiekin.

– Askeak/ libres. Aske izan kritikatzeko, pentsatzeko, proposatzeko…

– Ebidentzia zientifikoak/ Evidencias científicas. Aplikatu ezagutza aurreratua eta ebidentzia zientifikoak.

– Ausartak izan/ Sed valientes. Arriskatu egin behar dugu eta arriskatu nahi dugu. Gure betebeharra da.

“Gure konpromisoa da zuen ikuspegia gure estrategian txertatzea, emaitzak hobetzeko helburua lortze aldera”, ziurtatu du.

Aditu-taldearen helburuak

Prozesuak helburu hauek izan ditu:

  • Ebaluazioari buruzko ikuspegiak partekatzea, ikuspegi ireki eta enpatiko batetik.
  • Euskal Hezkuntza Sistemaren ebaluazioei eta adierazleei buruzko diagnostiko bat lortzea.
  • Euskadiko ebaluazioaren erronkei erantzuteko lan-ildoak identifikatzea.
  • Ebaluazioarekin lotutako lehentasunezko proiektuak zehaztea, epe laburrean Hezkuntza Sailetik bultzatzeko.

Proiektuen artetik azpimarratzekoak dira, besteak beste:

  • Hezkuntza-programak ebaluatzeko eredu bat definitzea.
  • Irakaskuntza-ebaluazioaren erronkari aurre egiteko eredu bat definitzea.
  • Programa bat diseinatzea ikastetxeak diagnostiko-ebaluazioen emaitzen interpretazioari, erabilerari, komunikazioari eta balioari buruz kontzientziatzeko, prestatzeko eta laguntzeko.

Taldea pozik dago egiten ari diren lanarekin, eta oso positibotzat jo du Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa. Era berean, positiboki baloratzen dute parte hartzen ari diren profil profesionalen aniztasuna eta ikerketaren, praktika profesionalaren eta ebidentzia zientifikoaren printzipioak oinarri izatea taldearen barruan egiten diren ekarpenetarako. 

Hezkuntza-sistemaren eraldaketa

Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza Sailaren bitartez, euskal hezkuntza-sistema pixkanaka eraldatzea du helburu nagusietako bat: euskal gizartearen eskakizunei erantzuteko gai izango den kalitatezko eta erreferentziazko sistema propioa sustatzea.

Era berean, sistemak kalitatezko zerbitzua eskaini nahi die hezkuntza-komunitateko eragile guztiei, ikasleen ikaskuntza eta emaitzak hobetzeko. Zeregin horretan, ebaluazioak funtsezko garrantzia hartzen du; izan ere, irakasleen esku-hartzea hobetzeko alderdiak identifikatzeko balio behar du, baita horiek ikasleen ikaskuntzan eta haien gaitasunen garapenean duten eragina identifikatzeko ere. Hain zuzen ere, lehendakariak konpromisoa agertu du Batzordearen ikuspegia txertatzeko, “emaitzak hobetzea lortzeko”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Rescatan a un montañero de 70 años accidentado en el monte Hernio

PRUEBA Un hombre de 70 años de edad tuvo que ser rescatado ayer por…

17 horas hace

Un colegio de Santutxu tendrá que pagar 40.000 euros por adoptar una «actitud de espectador» en un caso de bullying

PRUEBA El centro Hijas de la Caridad Nuestra Señora de Begoña del barrio bilbaíno…

17 horas hace

El IPC interanual sube hasta el 2,3 % en Euskadi

PRUEBA El encarecimiento de la electricidad y el gas y los carburantes ha elevado…

17 horas hace

Bizkaia será el centro europeo de la inversión de impacto social durante la Impact Week 2024

PRUEBA Impact Week 2024 acogerá en Bilbao, del 25 al 29 de noviembre, a…

17 horas hace

Actos de clausura del XXV aniversario de la Peña del Athletic en Bergara

PRUEBA Este año se ha celebrado una gran fiesta zurigorri en Debagoiena debido al…

17 horas hace