Categorías: albisteak-berriak

Mikel Jauregi sailburua Eusko Jaurlaritzak Japonia eta Taiwanera eraman duen misio instituzional eta enpresarialaren buru da

“Ziur gaude Japoniarekin eta Taiwanekin harremanak estutzea funtsezkoa dela Euskadik teknologian eta industrian dituen lehen mailako gaitasunak bertan ezagutu ditzaten”, azpimarratu du Jauregik.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregi aste honetan Eusko Jaurlaritzak Japonia eta Taiwanera eraman duen misio instituzional eta enpresarialaren buru da. Bi herrialdeak Asia-Pazifikoko eskualdean daude, eta eskualde hori interes bereziko eremu da Euskadirentzat eta bere merkataritza-harremanentzat. Izan ere, Euskadiko sektore estrategiko gehienetan (energia, energia berriztagarriak, sare elektrikoak, makina-erreminta edo telekomunikazioak) etorkizunari begira hazkunde ekonomiko handiena izango duen munduko eskualde gisa katalogatuta dago eremu hori.

Jauregi sailburuaren bidaia Eusko Jaurlaritzak Tokion duen merkataritza-bulegora egindako bisita batekin hasi da, eta bertan Moe Kato zuzendariak egin dio harrera. Han bertatik bertara ezagutu ahal izan du bulegoak egindako lan garrantzitsua, negozioa garatzen lagunduko duten kontaktuak identifikatzeko eta Japonian finkatuta dauden edo herrialdean sartu nahi duten euskal enpresentzako aukerak identifikatzeko, baita Euskadin interesak dituzten konpainia japoniarrentzat ere.

Bestalde, sailburua Taiwan Global Cherry Friendship Social Foundation erakundearen batzarrera gonbidatu dute. Fundazio hori enpresariek osatzen dute, eta Taiwanen eta Japoniaren arteko harremanak estutzeko helburua du. Erakunde horretako ordezkariak Euskadin izan ziren duela bi aste, hemengo gaitasun teknologikoak eta industrialak bertatik bertara ezagutzeko, etorkizunean inbertsioak egiteko aukera aztertze aldera; Imanol Pradales lehendakariak harrera egin zien. Sakura Fundazioaren batzarraren baitan, Jauregik Lehendakariari egindako aitorpen bat jaso du Akie Abe andrearen —2012 eta 2020 artean Japoniako Lehen Ministro izan zen Shinzo Abe-ren alarguna— eskutik. Hain zuzen ere, Abe andreak eta Taiwango Presidentearen kontseilari nagusi Frank Chang-ting Hsieh jaunak Euskadi bisitatuko dute abenduan, Euskadiren, Japoniaren eta Taiwanen arteko anaitasunaren erakusgarri, gereziondo bat landatzeko zeremonia batean parte hartzeko.

Japonian jarraitutako agendari amaiera emateko, Mikel Jauregi Talde izeneko euskal enpresaren bulego berriaren inaugurazio-ekitaldian izan da Japonian, enpresako presidente Jose Mari Zalbidegoitiarekin batera. Taldek —Estatuan kapital pribatuaren kudeaketan aitzindaria den enpresa-taldea— partaidetza eta finantzaketa sendoa eta dibertsifikatua duten enpresen zorroa du, 22 enpresa-multzok osatua eta hainbat sektoretan presentzia duena. Multzo horien salmentak 1.000 milioi eurotik gorakoak dira 40 herrialde baino gehiagotan, eta 2.000 langile baino gehiago dituzte. Nazioarteko hazkunde-estrategia horren barruan, Japonian zabaldutako bulego berriak apustu hori berresten du. Gainera, joan zen astean jakin zen Kutxabankek Talderen % 70 erosi duela, Euskadin finantza-sektorearen garapena bultzatzeko tresna hobeak izateko.

Datozen egunetan Mikel Jauregi sailburuak Taiwan bisitatuko du topaketa instituzional eta ekonomikoen agendarekin jarraitzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Joseba Goikoetxea Asla, ETAk 1993an hildako sarjentu nagusia, omendu du Ertzaintzak

Ertzaintzak beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Erandioko zentralean, duela 31 urte ETAk hildako…

2 horas hace

Biribil Ecolabek erabilitako materialei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du

PRUEBA Biribil Ecolab empresak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu ekonomia zirkularrean eta produktuaren ekodiseinuan; zirkulartasun-diagnostikoak egiten…

2 horas hace

2024-2029 Soinu Giroa Hobetzeko Ekintza Planak hasierako onarpena jaso du

binary comment PRUEBA Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Bide-segurtasuneko eta hiri-mugikortasuneko elementuak,…

2 horas hace

Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua

PRUEBA Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Takahiro Nakamae Japoniako Enbaxadorearen distinzioa jaso…

2 horas hace

Maialen Chourraut y Martín Berasategui, Premio Distira y Empresa de la Kirolgala 2024

PRUEBA Organizada por el Departamento de Cultura y Deportes de la Diputación Foral de…

2 horas hace

La cuarta equipación del Athletic Club brinda tributo a Euskal Herria y su cultura

PRUEBA El Athletic Club ha reafirmado su compromiso con Euskadi lanzando una cuarta indumentaria…

2 horas hace