24_0599 Hiru atxilotu eta bederatzi ikertu Donostiako Aquariumaren barruan ordena asaldatzeagatik, kontzentrazio animalista batean
Hiru atxilotu eta bederatzi ikertu Donostiako Aquariumaren barruan ordena asaldatzeagatik, kontzentrazio animalista batean
Prentsa Zerbitzua
2024-11-01
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu desordena publikoak eta erresistentzia larria egotzita. Izan ere, animalista kontzentrazio batean parte hartu duten hainbat pertsona Donostiako Aquariumera sartu dira eta ordena asaldu dute. Beste bederatzi pertsona ere identifikatu eta ikertu dituzte desordenengatik eta desobedientzia arinagatik.
Elkarretaratzea gaur, ostirala, 11:30etik 13:00etara zegoen deituta, eta Donostiako Aquariumaren kanpoaldean egiten ari ziren 30 pertsona inguru. Hala ere, ekitaldia amaitu aurretik, dozena bat parte-hartzailek eserialdi bat egin dute, eta esparruaren barruan elkartu dira. Hala, erabiltzaileak sartzea eragotzi dute, eta ordena asaldatu dute bisitarien eta bertan zeunden gainerako pertsonen artean.
Ertzaintzak Donostiako Herritarren Babeserako baliabideak eta Brigada Mugikorra mobilizatu ditu. Agenteek kontzentratuei jakinarazi diete, eta saiatu dira beren jarrera bertan behera uzten eta beren borondatez alde egiten. Pertsona horiek uko egin diote, eta ertzainek bertatik atera eta identifikatu egin dituzte.
Hiru pertsona atxilotu dituzte, bi gizon eta emakume bat, desordena publikoak eragitea eta agintaritzari gogor egitea egotzita. Beste bederatzi pertsonari eginbideak irekiko zaizkie ikertu gisa.