Bi atxilotu Pasaiako taberna batean indarrez lapurtzeagatik


24_0601 Bi atxilotu Pasaiako taberna batean indarrez lapurtzeagatik

Bi atxilotu Pasaiako taberna batean indarrez lapurtzeagatik

Prentsa Zerbitzua

2024-11-02

Ertzaintzako agenteek 30 eta 20 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Pasaian, ustez taberna batean lapurreta egiteagatik, sarrerako ateko kristal bat apurtu ostean. Polizia-patruilak bi «tablet» eta establezimenduan lapurtutako dirua berreskuratu ditu.

Gaur, larunbata, 03:45ean, Herritarren Babeserako patruila bat Eskalantegi kalera joan da, Donostia eta Pasaia artean, abisu bat egiaztatzera. Une horretan, bi gizon ikusi dituzte. Horietako batek ebaki odoltsu bat zuen esku batean, eta identifikatu egin dituzte.

Bigarren gizonak motxila bat zeraman, eta ertzainek bi “tablet”, gailu informatiko horietarako kargagailu bat eta diru kopuru bat aurkitu dituzte. Ondoren, objektu horiek eta dirua gertuko ostalaritza-establezimendu batetik zetozela egiaztatu dute, sarrerako atea indarrez irekita baitzeukan.

Aurkitutako ebidentziak ikusita, identifikatutako bi gizonak atxilotu dituzte, indarra erabiliz lapurtzea egotzita. Eginbideak amaitutakoan, epailearen esku utziko dituzte biak.