24_0603 Martutenen atxilotu dute espetxean droga sartzen saiatzeagatik
Prentsa Zerbitzua
2024-11-03
Ertzaintzak 47 urteko emakume bat atxilotu du Donostian, Martuteneko espetxean haxixa sartzen saiatzeagatik, preso bati egindako bisita aprobetxatuz.
Atzo, larunbata, goizeko hamarrak baino lehentxeago, Martuteneko espetxeko segurtasunaz arduratzen ziren ertzainek susmatu zuten emakume bat, preso bat bisitatzera zihoana, espetxean drogaren bat sartzen saiatzen ari ote zen.
Prebentziozko miaketa eragin zuten arrazoiak azaldu ondoren, susmagarriak berak onartu zuen droga zeramala berekin, ustez haxixa. Hori dela eta, 47 urteko emakumea atxilotu egin zuten droga-trafikoko ustezko delitu batengatik.
Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, zegozkion eginbideak egiteko, eta, eginbide horiek amaitutakoan, Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten atzo arratsaldean.
Atzo gauean, Ertzaintzako agenteek, Bilboko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 42 eta 48 urteko bi gizon atxilotu zituzten,…
DCIM100MEDIADJI_0669.JPG Ostiral honetan, azaroaren 8an, goizeko 8etan, N-121-A errepidea moztuko da, Belate eta Almandozko tuneletako…
Hondakinak errebalorizatzen dituen ScrapAd euskal startup-a Euskadiren enbaxadore hautatu dute Espainian inpaktua duten ekintzailetzaren TOP101…
Grupo INT enpresaren 30 urteko ibilbidean zehar, bere jarduera aldatuz joan da bezeroen eskaeretara egokitzeko.…
Laboratorio I³ Lab Campus | Foto: Nuria González. UPV/EHU. I³ Lab campus, Ideien Laborategia…
UPV/EHUko Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astearen hogeita laugarren edizioa gaur hasi da. Bost egunez jarduera…