Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, eta EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez, etengabeko harremana dute Valentziako Generalitatearekin, zuzenean jakiteko zein diren kaltetutako pertsonen behar zehatzak.
Atzo, Euskaditik Valentziara atera ziren larrialdietako zerbitzuetako, suhiltzaileetako, DYAko eta Gurutze Gorriko 80 pertsona baino gehiago, eta berreskuratze lanetan laguntzen ari dira.
Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta EUDEL modu koordinatuan ari dira lanean, laguntza ahalik eta modu antolatuenean eta eraginkorrenean irits dadin Valentziara. Gainera, Valentziak bizi duen krisiaren aurrean, elkartasun-erantzun espontaneoa sortu da.
Euskadi beti izan da gizarte solidarioa, baita orain ere, eta bere erakundeak ere solidarioak dira. Baina elkartasunak egokia eta eraginkorra izan behar du, eta horretarako, ezinbestekoa da elkartasuna antolatua izatea. Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek tokian bertan jarduten ari diren instituzio eta erakundeek esaten dutenari erreparatzeko eskatzen dute. Horretarako, une honetan, lagundu nahi izanez gero, erakunde horiek emandako kontuen bidez dirua bidaltzea gomendatzen da. Aurrerago beste laguntza batzuk beharko dira, hondamendiaren eragina luzatu egingo baita.
Horrela, Valentziako Generaliteak lagundu nahi duten herritarren eta elkarteen eskura atari hau jarri du SOM SOLIDARITAT DANAk kaltetutako pertsonentzako laguntzak eta dohaintzak bideratzeko. Eskari bera egiten du FEMP-ek (Federación Española de Municipios y Provincias) “logistika eta biltegiratze arazoak” direla eta.
Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta EUDEL-ek beste behin herritarren elkartasuna eskertu nahi dute, Euskadi, beste behin ere, herri solidarioa dela erakusten ari delako.
ZER EGIN?
ZER SAIHESTU?
GOGORATU
|
PRUEBA La final entre Unai Laso y Peio Etxeberria se ha disputado en el…
24_0640 Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren Donostia, hiru…
PRUEBA Eximport enpresaren soluzio itsaskor eta urratzaileak duela lau hamarkadatik daude presente hainbat sektoretan,…
PRUEBA Donostiako Udalbatzak ISURI GUTXIKO EREMUA (IGE) arautzen duen ordenantza behin betiko onartu ondoren,…
PRUEBA Euskal Herriko Unibertsitatea izan da Blueskilling Innovation proiektuko partaideetako bat, eta «Atlantic…
Asteartean, azaroak 26, Euskal Herriko Unibertsitateak Errektoretzarako hauteskundeetako bozketak egingo ditu. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa…