Categorías: albisteak-berriak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontua % 6,14 handitu da 2025ean eta 392 milioi eurokoa izango da

Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak bere sailak 2025erako dituen aurrekontuak azaldu ditu Legebiltzarrean, “Euskadi Berria. Ongizatean hazten” aurrekontu-proiektuaren barruan. Guztira, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontua % 6,14 handitu da aurreko urtearekin alderatuta, eta 392 milioi eurokoa izango da. Lehendakariordeak komunitate zentzua indartzearekin zerikusia duen “Euskadi Berria” proiektuaren hirugarren zutabean kokatu ditu aurrekontu hauek.

Lehendakariordeak azaldu duenez, kulturak, hizkuntzak eta kirolak etengailu gisa funtzionatzen dute eta “gizarte-kohesioa, gure gizartearen garapena eta gure Herriaren nortasuna sortzeko gaitasuna dute. Gure zeregin nagusia konexioak sortzea da”, ziurtatu du.

Lehendakariordeak adierazi duenez, aurrekontu hauek legegintzaldiko helburuei erantzutera bideratuta daude, besteak beste (1) kulturaren euskal sistema indartzera, (2) euskararen erabilera sozialean jauzi kualitatiboa ematera, eta (3) Euskadi Europako herrialde aktiboenetako bat bihurtzera, baita goi-mailako kirola sustatzera.  Ondoren, programaz programa zehaztu du bere sailaren aurrekontu-proiektua. Bengoetxea lehendakariordearekin batera, Kulturako sailburuorde Andoni Iturbek, Hizkuntza Politikako sailburuorde Aitor Aldasorok eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Gorka Iturriagak parte hartu dute aurrekontuen aurkezpenean. Honela banatzen da aurrekontua:

  • Kultura euskal sistema indartzeko: 79,8 milioi euro
  • Euskararen erabilera sozialean jauzi kualitatiboa emateko: 86,4 milioi euro
  • Euskadi Europako herrialde aktiboenetako bat bihurtu eta goi-mailako kirola sustatzeko: 17 milioi euro

“KULTURAREN EUSKAL SISTEMA INDARTU”

Kultura Sailburuordetzak 79,8 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean, 2024an baino % 6 gehiago.

Kultura Sustatzeko Programaren 2025erako aurrekontuak 43,8M € (+%9,1) izango ditu. Programa honen aurrekontuaren hiru laurden baino gehiago (33,4M €) artisten eta sortzaileen kolektiboa zaintzera bideratuko da, talentua garatzeko aukerak areagotzeko. Aurreko urtearekin alderatuta, 2,3 milioiko igoera izan da, eta “sektorea indartzea” du helburu. Programa honek hainbat atal ditu:

  • Musika izango da baliabide gehien eskatuko dituen modalitatea (12,4M €) eta nabarmentzekoak dira Musika Hamabostaldiari, EGO – Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioari edo Euskadiko Orkestrari egindako ekarpenak.
  • Ikus-entzunezkoen modalitateak ere gora egingo du (% 8,9), 9,7M €-ra iritsi arte. Aurrekontu hori proiektuak ekoizteko eta garatzeko deialdi orokorretara bideratuko da, baita Zinemaldiari eta Zineuskadiri egindako ekarpenetara ere.
  • Arte Eszenikoetarako aurrekontua ere handitu egin da (3,9M €, +%15,4) eta ekoizpenerako, jaialdi estrategikoetarako edo SAREA – Euskadiko Antzoki Publikoen Sarea bultzatzeko laguntzen deialdira bideratuko da.
  • Literaturaren eta Liburuaren eremuak 1,9 milioi euro izango ditu, % 5eko gehikuntzarekin.
  • Arte Plastiko eta Bisualen modalitateak 1,1 milioi euro izango ditu (+%25,2) eta 100.000 euro nabarmenduko dira, TABAKALERAn artista, sortzaile eta kultur eragileei laguntzeko egonaldien nazioarteko programa abian jartzeko.
  • Kultur jarduera tradizionalenek, besteak beste abesbatzek, euskal dantzak edo bertsolaritzak, 170.000 euro gehiago izango dituzte, 455.000 euro guztira, “belaunaldien berrikuntza, iraupena eta etorkizuna bermatzeko”.

Talentua garatzen laguntzen duten proiektu edo azpiegiturei lotutako programak 8,9 milioi euro izango ditu (1,3 milioi euro gehiago, +%17,4). Esparru horren barruan, lehendakariordeak nabarmendu du bitartekaritzara eta publiko berriak bilatzera bideratutako “HAZTEN programa”, besteak beste Tabakalera eta Etxepare erakundeekin lankidetzan, edo Kulturklik atariaren garapena.

Kultura Ondareari buruzko Programak 35,9 milioi euro izango ditu (789.502,00 euro gehiago).

  • Aurrekontu horren ia erdia Museoen Euskal Sistema garatzera bideratuko da, eta 17,6M € bideratuko dira guztira (+%14). Atal honetan lehendakariordeak hainbat azpiatal xehatu ditu:
  • Euskal Kultura Ondarea Babesteko eta Zabaltzeko Programak 9,3M € izango ditu. Arlo horretan, nabarmentzekoa da Euskadiko Industria Ondarearen alde egindako apustua Orconeran (100.000 €) eta Sestaoko Labe Garaian (45.000 €). Era berean, sailak hainbat azpiegitura finantzatzen jarraituko du, besteak beste Teatro PRINCIPAL Antzokia (1,6M €), Miramar jauregia (1,1M €), Añanako Gatz Harana (250.000 €) eta Iruña-Veleia (300.000 €).
  • Sailak 3 milioi euro bideratuko ditu Dokumentu Ondarea kudeatzeko eta Euskadiko Artxiboen Sistema Artxibo historiko publiko eta pribatuetako funtsak babestu, berreskuratu, antolatu eta digitalizatzeko esparruetan lan egingo da, horiek zabaltzeko azken helburuarekin.
  • Liburutegien eta Lege Gordailuen Euskal Sistema garatzeko 7M € (+%7,7) erabiliko dira. Atal honetan, berritasun gisa, hiru lurraldeetako lege-gordailuen funtsak biltzeko gune berria nabarmentzen da, irakurketa sustatzeko ekintza-plan
  • Kultura-ondarea digitalizatzeko000 euro erabiliko dira (+%20), batez ere Euskariana ataria bultzatzeko.

“EUSKARAREN ERABILERA SOZIALEAN JAUZI KUALITATIBOA EMAN”

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 86,4 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean, 2024an baino 9,2 milioi euro gehiago (% 12 gehiago).

Programa honen aurrekontuaren % 68 euskararen ezagutza handitzera eta pertsona orori euskara doan, pixkanaka, maila guztietan, ikasteko aukera eskaintzeko prozesuari ekitera bideratuko da, A1 eta C2 mailetatik hasita. Hori izango da legegintzaldi honetako konpromiso handienetako bat. Horretarako, HABEk 59M € jasoko ditu 2025ean (+%14,2).

Bigarrenik, sailak 17,6 milioi euro (+%10,6) bideratuko ditu euskararen erabilera hainbat gunetan sustatzeko: gizarte-komunikabideetan, Euskaltzaindian, aisian eta kirolean, besteak beste.

Bestalde, 828.000 euro bideratuko dira euskararen normalizazioa sustatzera ingurune publiko eta pribatuetan. Besteak beste, Bikain ziurtagiria sustatzen jarraituko da. Berritasun gisa, sailak aholkularitza zerbitzua eskainiko die toki-erakundeei AROA euskara planetara eramateko (40.000 €).

Azkenik, 5,4M € bideratuko dira euskararen ikerketa bultzatzera eta euskararen biziberritzea sustatzeko erakundeen arteko lankidetza ahalbidetzera. Atal horren barruan daude lan-munduan euskara sustatzea eta arlo horretako ikerketa-proiektuak garatzea (3,3M €) edo proiektu digitalak garatzea.

“EUSKADI EUROPAKO HERRIALDE AKTIBOENETAKO BAT BIHURTU ETA GOI-MAILAKO KIROLA SUSTATU”

2025ean Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak 17 milioi euroko aurrekontua izango du, 2024an baino % 9,2 gehiago.

Sailak 762.000 € (+% 5) erabiliko ditu jarduera fisikoa osasunarekin lotzeko. Atal honetan MUGIMENT programa nabarmentzen da, baita Jarduera Fisikoaren Euskal Planaren definizioa ere.

Goi-mailako euskal kirolari dagokionez, 4,2 milioi euro bideratuko dira (+%42). Laster jarriko dira martxan Basque Kirol Hostel Kirolarientzako Egoitza eta Basque Team Zentroa (3,9M €); Orbeldiko “Maialen Chourraut” Ur Bizien Kanala Usurbilen (100.000 €) eraikitzearen aldeko apustua egiten jarraituko da, eta kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzen deialdia 250.000 euroraino handituko da (+%50).

Sailak 2,7 milioi euro (+%70) bideratuko ditu euskal selekzioak eta kirola nazioartekotzea bultzatzera. Laugarrenik, lehendakariordeak nabarmendu du 6,2M € bideratuko dituela jarduera fisikoa eta kirola balio sozialetarako tresna gisa sustatzera. Atal honetan kirol federazioei zuzendutako laguntza sartzen da. Azkenik, 676.000 € erabiliko dira herri kirola: pilota, herri kirolak eta arrauna bultzatzeko.

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

ETXEPAREK 4,2M € izango ditu, 2024an baino 350.000 € gehiago (+%9), talentu sortzailea babesteko, sortzaile, artista eta profesional kulturalen eta sektorialen mugikortasuna sustatzeko, eta nazioartean euskara eta euskal sorkuntza garaikidea bultzatzeko.

EITB

199.680.000 euro (+%3,4) bideratuko dira “EITB proiektua” bermatzera, euskara eta euskal kultura hedatzen diharduen hedabide publiko aitzindaria baita, informazioan erreferente euskal gizartearentzat, eta gure leihoa mundura.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Amaia Barredo entrega el trofeo al pelotari Unai Laso, campeón de la final del Torneo Eusko Label del Cuatro y Medio

PRUEBA La final entre Unai Laso y Peio Etxeberria se ha disputado en el…

8 horas hace

Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren

24_0640 Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren Donostia, hiru…

11 horas hace

Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako

PRUEBA Eximport enpresaren soluzio itsaskor eta urratzaileak duela lau hamarkadatik daude presente hainbat sektoretan,…

14 horas hace

Ikasleei zuzendutako kanpaina, Isuri Gutxiko Eremua ezagutarazteko

PRUEBA Donostiako Udalbatzak ISURI GUTXIKO EREMUA (IGE) arautzen duen ordenantza behin betiko onartu ondoren,…

14 horas hace

UPV/EHUk beste batzuekin batera zuzendutako proiektu batek “Atlantic Project Awards 2024” saria irabazi du

PRUEBA   Euskal Herriko Unibertsitatea izan da Blueskilling Innovation proiektuko partaideetako bat, eta «Atlantic…

14 horas hace

UPV/EHUk errektorea aukeratzeko hauteskundeak egingo ditu

Asteartean, azaroak 26, Euskal Herriko Unibertsitateak Errektoretzarako hauteskundeetako bozketak egingo ditu. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa…

14 horas hace