Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak Trafikoko jardunaldi profesionala inauguratu du gaur goizean Donostian: «Bide-segurtasuna motorrean: segurtasunez gidatzeko gakoak/Seguridad Vial en moto: claves para una conducir segura».
Topaketan motor-gidarien babesa sakondu da. Izan ere, kolektibo hori ahulenetakoa da bide-segurtasunaren ikuspegitik, txirrindulariekin, oinezkoekin eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen gidariekin batera, besteak beste.
Zupiriak nabarmendu duenez, «Bide Segurtasuna istripu-tasa murrizteko erronka handiarekin konprometitutako erakunde, organizazio, elkarte eta eragile guztiek partekatzen duten erantzukizuna da«, eta gaineratu duenez, «kolektibo kalteberen multzotik, motor-gidariena da urtero Euskadin hildako pertsona gehien uzten dituena«. Hala ere, 2019az geroztik beheranzko joera izan da: «Azken 5 urteetan hildako motorzaleen kopururik txikiena erregistratu zen iaz (11). 2024an dagoeneko gainditu da kopuru hori. Hori, estatistikaren ikuspegitik ohikoa dena, erronka berri bat da Eusko Jaurlaritzarentzat, Zero Biktima ikuspegiarekin lan egiten dugulako, Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Seguruko eta Jasangarriko 2025eko Plan Estrategikoak eta Bide Segurtasunaren aldeko Euskal Itunak jasotzen duten bezala. Hildako pertsona bakarra gehiegi da«. Bingen Zupiriaren arabera: «Jardunaldi hau egiteko Gipuzkoako hiriburua aukeratu dugu, aurten hil diren 14 motorzaleetatik 9 hemen hil direlako«.
GAIKAKO HIRU PANEL
Motorzaleen kolektiboaren bide-segurtasunean sakontzeko, gaian adituak diren pertsonak Trafikoko Jardunaldi Profesionalean bildu dira. Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzak antolatu du, aurrez aurre, Kursaal jauregian, eta streaming bidez eman du Irekiak.
Ertzaintzak hasiera-hasieratik erabili izan dituen motozikleten eta uniformeen erakusketa bat izan da, Arkauteko Euskal Poliziaren Museoak lagatakoa. Aitor De Velasco Bide Segurtasunean espezializatutako Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateko (BTLU) ertzainak azaldu du nola gertatu den bilakaera hori eta nola garatzen duten beren lana trafikoko motor-gidariek. Ondoren, mahai-inguru bat izan da: «Bide-segurtasuna motorrean. Giza faktorea«, Leire Arana eta Alfonso Ortiz free-bikerrak bertan parte hartu dutelarik; biek esperientzia handia dute motorzale gisa, eta errepidera ateratzen diren bakoitzean aurre egin beharreko zailtasunei eta erronkei buruz hitz egin dute.
Bigarren mahai-inguruan, «Prestakuntza, hobekuntza eta aurrerapen teknologikoak» izenekoan, honako hauek parte hartu dute: Roberto Ramos, CNAE Fundazioko Prestakuntza arduraduna (Autoeskolen Konfederazio Nazionala); Juan Manuel Reyes, Motozikletak Gidatzeko Eskola Nazionaleko zuzendaria; eta Sergio Crespo, ANESDOReko (Bi Gurpilen Sektoreko Enpresen Elkarte Nazionala) zuzendari teknikoa. Guztiek etengabeko prestakuntza eta entrenamenduaren garrantziaz eztabaidatu dute, baita segurtasuna bermatzeko ekipamendu egokia izateaz ere.
Azkenik, Trafikoko zuzendari Estibaliz Olabarrik jardunaldiari amaiera emateko azpimarratu duenez, «bide-erabiltzaileen arteko bizikidetza eta zaurgarrienekiko errespetua, horien artean motorzaleekiko errespetua, funtsezkoak dira zirkulazio-istripuek eragindako hildakorik eta zauri larririk gabeko Euskadi eraikitzeko orduan. Hori da guztion lankidetzarekin aurre egin behar diogun erronka.«
24_0640 Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren Donostia, hiru…
PRUEBA Eximport enpresaren soluzio itsaskor eta urratzaileak duela lau hamarkadatik daude presente hainbat sektoretan,…
PRUEBA Donostiako Udalbatzak ISURI GUTXIKO EREMUA (IGE) arautzen duen ordenantza behin betiko onartu ondoren,…
PRUEBA Euskal Herriko Unibertsitatea izan da Blueskilling Innovation proiektuko partaideetako bat, eta «Atlantic…
Asteartean, azaroak 26, Euskal Herriko Unibertsitateak Errektoretzarako hauteskundeetako bozketak egingo ditu. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa…
PRUEBA Iñigo Llopis, Fernando Mitxelena, Pau Etxaniz, Miren Lazkano eta Maialen Chourraut donostiar jokalari…