Larunbatean, Zumbat-on Egunaren edizio berria Bentaberriko kiroldegian

Haurrentzako eta publiko orokorrarentzako saioak izango dira

Goizean, 9:30etatik 12:30ak arte, haurren txanda izango da. Benjamin kategoriako 600 ikaslek hartuko dute parte, eta eskola-kiroleko kiroldegi-egutegiaren barruan sartutako jarduera da.

Jarduera hori amaitutakoan, Zumbatoi herrikoiaren txanda izango da, 16 urtetik gorakoentzat eta Kirol Txartelaren abonatuta daudenentzat. 13:00etatik 14:00etara saio bat egingo da kiroldegiko pistan, eta 120 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez.

Zumbatoi herrikoi hau doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, donostiakirola.eus webgunearen bidez edo udal kiroldegiren batean.