Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak «Emakumeen lidergoa EAEko sindikatuetan eta sindikatuen bitartez: bideratzaileak, oztopoak eta erronkak» azterlana aurkeztu du gaur, erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanei ematen dien bekak lagunduta egindakoa. Txostenaren egileak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasleak eta ikertzaileak diren Eliana Alemán Salcedo, Lohitzune Zuloaga Lojo eta Elisa Sierra Hernaiz izan dira.
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak nabarmendu du emakumeek jarduera sindikalean duten parte-hartzeak gora egin duela, eta eragin positiboa izan duela lan-munduan berdintasunak aurrera egiteko. Elgarrestak gure gizartean erabaki-postuetan eta eragin-postuetan emakume gehiago egotea aldarrikatu du, eta gogorarazi duenez, «emakumeek oraindik oztopo askori egin behar diete aurre euren ibilbidean, eta oztopo horiek eragotzi egiten diete berdintasuneko lidergo-postuetara iristea, eta azterlan honek erakusten digu, negoziatzen den eta erabakiak hartzen diren lekuetan aniztasuna bultzatzea ez dela soilik justizia sozialeko gai bat, baizik eta, gainera, berrikuntzako, kalitateko, kudeaketa aurreratuko eta etengabeko hobekuntzako elementu bat ere badela». Sektore feminizatuetan lan egiten duten emakumeen problematikak ikusarazteko duen eragina ere aipatu du Emakundeko zuzendariak.
EAEn ordezkaritza handiena duten lau sindikatuetako (ELA, LAB, CCOO eta UGT) ehun bat emakumek parte hartu dute ikerketan. Izan ere, ikertzaileek txosten hau sindikatuentzat hausnarketarako tresna erabilgarria izatea nahi dute, «genero berdintasunarekin hartutako konpromisotik abiatuta eraldaketa-prozesuetan murgilduta dauden heinean».
Azterlan honetarako egindako elkarrizketetatik ateratako emaitzek baieztatzen dute emakume langileak gero eta gehiago antolatzen eta mobilizatzen direla, euskal sindikatuetako emakumeen afiliazioak ugaritu egin direlako eta delegatu sindikalen kopurua handitu egin delako. Zehazki, sindikatuetako emakume delegatuen datuak hauek dira: % 41 dira ELAn, % 39,08 LABen, % 36,90 CCOOn eta % 32 UGTn.
Ikerketan jasotako testigantzen arabera, emakumeek lantokian duten ordezkaritza sindikalak eragin positiboa du, aniztasuna laguntzen baitu, eta emakumeek zein gizonek emakume zein gizon erreferente gehiago dituzte. Txostenaren egileek feministazio hitza erabili dute euskal sindikatuetan gertatu diren aldaketa-prozesuak azaltzeko. Ildo horretan, ikertzaileek egiaztatu dute erakunde horietako hainbat kargutan emakumeen presentzia handitzeaz gain, sindikatuek beraiek «ikuspegi feminista bereganatu dutela”.
Enpresetan berdintasun-planak garatzea, zainketekin lotutako gaiak sindikatuen agendan sartzea, emakumearen arloak sortzea edo sindikatuetan ordezkaritza-kuoten neurriak sartzeko egindako estrategiak funtsezkoak dira sindikatuen feministazio-prozesuan.
Lidergoari dagokionez, gaur egun aztertutako sindikatuetako organo exekutibo goren gehienak paritarioak dira edo % 60-%40ko ordezkaritza-tartea dute. Datu horiek emakumeek erakunde horietan erresistentziak gainditzeko izan duten ahalmenaren ondorio izan dira.
Ikerketan parte hartu duten emakumeek onartzen dute, halaber, emakumeak diren lider sindikalak ahaldundu egin direla, ahalduntzearen dimentsio indibidualean zein kolektiboan, eta prozesu horretarako beharrezko baldintzak sor ditzaketela sindikatuek.
Azterlanak gomendio batzuk iradokitzen dizkie euskal sindikatuei, euren erakundeetan emakumeen lidergoa indartzen laguntzeari dagokionez. Ikertzaileek proposatutako neurri zehatzak dira hausnarketa-ekintza prozesuak hastea edo jarraitzea, lan sindikala eta emakumeen bizitzako beste esparru batzuk bateragarri egiteko modu berriak aztertzea, prekarizatutako sektoreetan lan egiten duten emakumeentzat baliabide gehiago bideratzea, emakumeen eskaerak ikusaraztea eta sindikatuek berdintasunaren arloko aldaketa-eragile gisa duten zeregina bultzatzea.
Txostenaren egileak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasleak eta ikertzaileak dira:
Eliana Alemán Salcedo, proiektuaren koordinatzailea, Soziologia eta Gizarte Lan Saileko irakasle eta ikertzailea. Zuzenbidean lizentziaduna eta soziologian doktorea, bere ikerketa-ildo nagusiak honako hauek dira: erakundeen soziologia, genero-indarkeria, politikaren soziologia kulturala, non trantsizioan dauden gizarteetan bizikidetzarekin eta bakearen eraikuntzarekin lotutako gaiak sartzen diren.
Lohitzune Zuloaga Lojo, sail bereko irakaslea ere, soziologian lizentziaduna eta doktorea da. Segurtasun-politikekin eta genero-indarkeriarekin lotutako gaiak landu ditu. Eliana Alemanekin batera, NUPeko Genero, Emakume eta Berdintasuneko Unibertsitate Masterreko (MUGI) «Herritarren parte-hartzea, aktibismo feminista eta emakumeen ahalduntzea» irakasgaiaren irakaslea da.
Elisa Sierra Hernáiz zuzenbidean lizentziaduna eta doktorea da, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakaslea eta NUPeko «Zuzenbidea, generoa eta gizartea» ikerketa-taldeko zuzendaria. Bere ikerketa-ildo nagusia berdintasuna eta emakumeak lan-merkatuan ez diskriminatzea da.
24_0640 Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren Donostia, hiru…
PRUEBA Eximport enpresaren soluzio itsaskor eta urratzaileak duela lau hamarkadatik daude presente hainbat sektoretan,…
PRUEBA Donostiako Udalbatzak ISURI GUTXIKO EREMUA (IGE) arautzen duen ordenantza behin betiko onartu ondoren,…
PRUEBA Euskal Herriko Unibertsitatea izan da Blueskilling Innovation proiektuko partaideetako bat, eta «Atlantic…
Asteartean, azaroak 26, Euskal Herriko Unibertsitateak Errektoretzarako hauteskundeetako bozketak egingo ditu. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa…
PRUEBA Iñigo Llopis, Fernando Mitxelena, Pau Etxaniz, Miren Lazkano eta Maialen Chourraut donostiar jokalari…