Atzo gauean, Ertzaintzako agenteek, Bilboko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 42 eta 48 urteko bi gizon atxilotu zituzten, ustez droga-trafikoko delitu batean parte hartzeagatik. Atxilotuei anfetaminak, marihuana eta bi mila euro inguru atzeman zizkieten billete zatikatutan.
Atzo, asteazkena, arratsaldeko zortzi eta erdiak inguruan, Bilboko Juan de Garay inguruan prebentzio-lanak egiten ari ziren ertzainek, pertsona bat ikusi zuten, ertzainak zeundela konturatu zenean, taberna batean presaka sartzen. Zigor-arloko arau-hausteren bat egin zuelakoan, dispositiboko agenteak barrura sartu ziren, eta zerbitzaria eta bertan zeuden bi pertsonak identifikatu ondoren, barraren atzean boltsa bat aurkitu zuten. Barruan, marihuana zuten poltsatxo batzuk eta kokaina zuen beste bat zeuden, baita 630 euro eta doitasun-balantza bat ere, normalean substantzia estupefazienteen dosi txikiak pisatzeko erabiltzen zena.
Bertan zegoen beste pertsona bati prebentziozko erregistroa egin zioten eta, bere ondasunen artean, poltsikoan hainbat ontzi aurkitu zizkioten anfetaminekin eta 1330 euro zatikatutako diruan, ustez legez kanpoko substantzien salmentatik zetozenak. Froga horiek ikusita, bi pertsonak atxilotu zituzten, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Bilboko Udaltzaingoak laguntza eman zuen substantzia estupefazienteak erregistratzeko eta identifikatzeko.
Bi atxilotuak datozen orduetan eramango dituzte epailearen aurrera.