Bi atxilotu Bilbon ibilgailu bat lapurtzeagatik


24_0611 Bi atxilotu Bilbon ibilgailu bat lapurtzeagatik

Atxilotuak lapurtutako autoa gidatzen ari ziren gidabaimenik izan gabe

Bi atxilotu Bilbon ibilgailu bat lapurtzeagatik

Prentsa Zerbitzua

2024-11-08

Gaur goizaldean 21 eta 23 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Bilbon, lapurtutako auto bat gidatzen harrapatu ondoren.

Gaur goizaldeko ordu bat eta erdiak aldera, Deustu auzoan herritarren segurtasunerako prebentzio-lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila batek ikusi du bidean zihoan ibilgailu bat gelditu egin dela, eta gidaria eta beste bidaiaria lekuz aldatu direla.  

Agenteek gazteei esan die ibilgailua aparkatzeko, eta konturatu dira gidariak zailtasunak zituela aurrera jarraitzeko eta autoa leku egokian gelditzeko. Dokumentazioa eskatu dietenean, ikusi dute biek ez zutela, eta gero jakin dute autoa lapurtutakoa zela. Era berean, bere gauzen artean, bi egun lehenago ibilgailu batetik lapurtu ziotela salatu zuen pertsona baten diru-zorroa zuen batek.

Horren aurrean, patruilako agenteek bi gazteak atxilotu dituzte motordun ibilgailua erabiltzeko lapurtzea leporatuta.