• Zirkulazioan eraginak goizeko 06:30ean hasiko dira, eta proba amaitu arte luzatuko dira
• Ordezko bideak erabiltzea eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren jarraibideak errespetatzea gomendatzen da
Donostia eta Behobia (Irun) arteko ibilgailuen trafikoak aldaketa handiak izango ditu igandean, azaroaren 10ean, Behobia-Donostia lasterketaren 59. edizioa dela eta, ibilbidearen inguruan, goizeko 06:30etik hasi eta proba amaitu bitartean.
Lasterketa goizeko 9:30ean hasiko da gurpildun aulkietako parte-hartzaileen probarekin. Handik bost minutura irtengo dira patinetan parte hartuko duten lasterkariak, eta, azkenik, 9:55ean oinezkoen txanda izango da. Lasterketa Behobiatik, Faisaien Uharte ondotik, abiatuko da, eta Irundik, GI-636 errepideari jarraituz, Gaintxurizketa gainera igoko da, eta errepide beretik Errenteriako hirigunerantz egingo du. Jarraian, Pasai Antxon sartuko da Nafarroa Etorbidetik, Donostian Mirakruz gainetik sartuko da eta, Gros eta Zurriola pasealekua zeharkatuta, Boulevarden amaituko da. Azkeneko parte-hartzaileak 11:35ak aldera irtengo dira Behobiatik.
Trafikoan eraginak
Goizeko 06:30etik garbiketa-lanak amaitu arte itxiko da GI-636 errepidearen zatia, Irunen, Oxinbiribileko eta Behobiako biribilguneen artean eta bi noranzkoetan, era guztietako ibilgailuentzat. Ordezko desbiderapen bat ezarriko da autoentzat Irungo 54 industrialdetik, eta ibilgailu astunentzat AP-8 autobidetik.
08:30etik aurrera, Gaintxurizketa inguruan, bypass bat ezarriko dute: bidearen zati bat (Irunerako noranzkoan) parte-hartzaileak Errenteriarantz bideratzeko erabiliko da; bestea (Donostiarako noranzkoan) ibilgailuen zirkulaziorako, GI-2638 errepidearekin lotura eginez (Gaintxurizketa-Lezo).
Une berean, goizeko 08:15etik aurrera, GI-636 errepidea bi noranzkoetan itxiko da zirkulaziorako 7,9 kilometro-puntuaren (Gaintxurizketa gainaren hasiera) eta 2,5 kilometro-puntuaren (Altamira) arteko tartean. Ordezko desbideratze bat ezarriko dute GI-2638 errepidean, Altamirako biribilgunera arte, eta handik berriz konektatuko ahal izango da GI-636 errepidearekin, Don Bosco tunelaren eremuan.
Era berean, 8:00etatik aurrera, eta 12:00ak arte, itxita egongo dira:
– N-121-A errepidea, 74,400 kilometro-puntutik 75,039ra.
– N-121-A errepidea, 74,800 kilometro-puntuan (Antton txipiko biribilgunea).
Gomendioak
Parte-hartzaileen kopuru handia dela-eta (27.000 pertsona inguru daude izena emanda), eta Gaintxurizketa eta Pasaia bitartean GI-636 errepidea denbora luzean egongo denez itxita, gomendatzen da beste errepide batzuk erabiltzea Irun, Donostia eta lasterketaren eraginpeko gainerako udalerrien arteko joan-etorrietarako.
Proba egin bitartean, debekatuta dago bidean baimendutakoa ez den beste ezein jarduera egitea: hau da, ezin da oinez joan, zenbakirik gabe korrika egin, bidean sartu, etab. Halakoek arriskua dakarkiete bai lasterketan parte hartzen dutenei, bai trafikoari, oro har, eta zigortuak izan daitezke.
Era berean, probaren aurreko orduetan, Behobia-Donostia lasterketa egingo den bideetatik zirkulatzen duten oinezkoek arreta berezia jarri beharko dute bidetik eta bazterbideetatik oinez zirkulatzeko arauak betetzeko (kontuz zirkulatzea, zirkulazioa ez eragoztea, ilaran joatea, jantzi islatzaileak ematea, eta abar…), arrisku-jokabideetan erori gabe.
PRUEBA Iñigo Llopis, Fernando Mitxelena, Pau Etxaniz, Miren Lazkano eta Maialen Chourraut donostiar jokalari…
PRUEBA Obra lizitaziora atera berri da eta kalea berritzea, eskailera-mailak kentzea, hornidura elektrikoa eta…
binary comment PRUEBA Donostiako Udalak plaka bat jarri du Santiago Oleagaren omenez, ETAren biktima…
PRUEBA Euskadiko Parke Teknologikoak 2024ko Vodafone Deia Innovation Saria jaso du. Sari horiek berrikuntzaren…
PRUEBA Andoitz Korta Industria sailburuordeak Bilbon egin den jardunaldi batean parte hartu du, Trumpen…
Ertzaintzako agenteek, Udaltzaingoaren laguntzarekin, bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bilboko saltoki baten sarrera behartzeagatik…