Ertzaintzako agenteek antzeko egintzengatik aurrekariak dituzten hiru gizon atxilotu dituzte Kortezubin, Bizkaian, jabetzaren aurkako ustezko delitu bat leporatuta, ustez Busturialdea-Urdaibai eskualdean lapurtutako kobrezko kable tona batekin harrapatu ondoren. Hiru atxilotuak Gernikako Ertzain-etxeak BI-2238 errepidean jarritako prebentziozko kontrol batean atzeman dituzte, lapurtutako material guztia zeraman furgoneta batean zihoazenean.
Atzo, igandea, goizeko bederatziak aldera, gertatu zen, Gernikako Ertzain-etxeak BI-2238 errepidean, Kortezubi parean (Bizkaia), herritarren segurtasunerako ezarritako prebentziozko kontrol batean. Dispositiboko agenteek Mercedes Benz furgoneta bat geldiarazi zuten eta bertan zihoazen bi bidaiariak identifikatu zituzten. Bi gizonak identifikatzen ari zirenean, patruilak kabinatik ikusi zuen furgonetako karga-kaxara ematen zuen leihatila moduko bat zegoela, eta barruan kable elektriko asko zegoela egiaztatu zuen. Era berean, agenteek hirugarren pertsona baten hanka bat ere ikusi zuten, eta berehala ezkutatu zen.
Agenteek egiaztatu zuten furgonetaren ateak itxita zeudela, eta bidaiariei irekitzeko agindu zieten. Hasiera batean errezeloa izan zuten arren patruilaren aginduak obeditzeko, azkenean, karga-kaxaren barrutik zabaldu zituzten ateak, eta barrutik 30 urteko gizon bat irten zen, Gernikako mugapeko delitugile ezagun zutena. Ertzainek egiaztatu zuten furgoneta ia erabat kable elektrikoz beteta zegoela, eta gainera, hiru zizaila eta mozteko hainbat erreminta zeudela. Horren aurrean, agenteek furgonetan zihoazen hiru bidaiariak, 46, 30 eta 24 urtekoak, atxilotu zituzten jabetzaren aurkako delitu bat leporatuta.
Jarraian, furgoneta Gernikako Ertzain-etxera eraman zuten, eta han atera zuten materiala, hau da, telekomunikazioetako kobrezko kablea, lodiera handikoa, eta bi metro luze inguruko zati askotan moztuta zegoena. Kalkuluen arabera, mila eta ehun kilogramo inguru kable dira konfiskatutakoak. Ertzaintzak egindako ikerketen arabera, okupatutako materiala Busturialdea-Urdaibai eskualdeko enpresa eta argiteria elektrikoetatik lapurtutakoa da, eta, horren ondorioz, kasuren batean, komunikaziorik eta/edo argirik gabe geratu dira mugape horretako hainbat biztanle.
Horrelako lapurretengatik eta beste batzuengatik aurrekariak dituzten hiru atxilotuei dagokienez, delitugile arriskutsuak dira; izan ere, arma zuriak eraman ohi dituzte eta jarduketa ugari izan dituzte arma zuriak erabiliz egindako erasoengatik eta mehatxuengatik. Bestalde, furgonetaren gidariak ez zuen ez asegururik ez IATrik, eta, gainera, gidabaimenik izan gabe gidatzen ari zen eta positibo eman zuen atxilotu ondoren agenteek alkohola eta drogak detektatzeko egindako probetan.
Atxilotuak, gaur, astelehena, goizean eraman dituzte epailearen aurrera.
Ertzaintzako agenteek, Udaltzaingoaren laguntzarekin, bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bilboko saltoki baten sarrera behartzeagatik…
Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizon bat atxilotu dute Arrigorriagan, urrian industria-pabiloi bat suntsitu zuen sutea…
Azaroaren 25etik 29ra bitartean, adingabeen ikastetxeetarako garraioaren zaintza indartuko du. Besteak beste, segurtasun-uhalen erabilpena, ibilgailuetako…
Durante esta pasada noche y la madrugada de hoy, sábado, se ha llevado a cabo…
Duela 23 urte ETAk hildako Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo…
24_0635 Fallece una persona en un accidente de tráfico en la N-634 en Eibar Fallece…