Categorías: albisteak-berriak

Lekarozko Kortariko Bordaren ERREKA gazta urdina izan da txapelduna ESNEKIren Euskal Herriko gaztarik onena hautatzeko txapelketaren III. edizioan

PRUEBA

• Guztira 101 gazta, jogurt eta esne pasteurizatu aurkeztu dira III. Euskal Herriko Gazta eta Esneki Txapelketara.

• Amaia Barredo sailburuak ekoizleen lana eta euskal esnekien eta gazten kalitatea eta aniztasuna nabarmendu ditu Tolosan.

Gazta eta esneki ekoizle nahiz zaleen erreferentziazko tokia izan da Tolosa beste behin, ESNEKI azoka bereziari esker. Tolosako Udalak, HAZIk eta Eusko Jaurlaritzak sustatuta, eta Basque Culinary Center, Esneki Zentroa Leartiker, EFRIFE, GIFE eta Tolomendiren laguntzarekin, indartsu bueltatu da ESNEKI bere hirugarren edizioan, bere erroak sendotuz eta jendartearen arreta bereganatuz.

Lehiaketak eta azoka

101 erreferentziak hartu dute parte hitzordu nagusian, Euskal Herrian ekoiztutako Gazta eta Esnekien Txapelketaren hirugarren edizioan. Gastronomia munduko 24 lagunek osatu dute epaimahaia ebazpenerako.

Bederatzi kategoriatan banatu da txapelketa hau: gazta freskoak, gazta laktikoak, pasta bigunak, gazta urdinak, behi-gazta onduak, ahuntz-gazta onduak, ardi-gazta onduak, jogurtak eta behi esne pasteurizatua. Saridunak, bi azpi-kategoriatan banatu dira: alde batetik gaztagileak berak ekoiztutako esnearekin sortutakoena, eta hirugarren bati esnea erosi eta eraldatzen dutenena bestetik. Ohar honen amaieran topa daiteke saridun guztien zerrenda.

Ondoren, gazta kategoria bakoitzeko irabazleen artetik aukeratu du epaimahaiak txapeldunen artean txapelduna. Lekarozko Kortariko Borda-ren ‘ERREKA’-k jaso du Euskal Herriko gazta onenaren sari nagusi hori. Pozik, hunkituta eta familiarekin batera jaso ditu trofeoa, diploma eta txapela Irati Usandizagak.

Azokari dagokionez, denera, Euskal Herri osotik etorritako 25 ekoizlek jarri dute postua Tolosako erdigunean.  Forma, heldutasun, zapore eta kolore guztietako gazta nahiz esnekiak dastatu eta erosteko aukera eman diete hurbildu diren herritar guztiei.

Aldi berean, Euskal Herriko XV. Frisoi Txapelketa ospatu da Tolosako Ferialekuan. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 7 ustiategik ekarritako 88 abelburuk hartu dute parte lehian, adinaren araberako zortzi mailatan sailkatuta. Ezaugarri morfologiko egokienak dituen animaliak izango dira irabazle, Frisoi Elkarteak bere partetik jakinaraziko dituenak.

Esnegintzan murgilduz

Azoka bereziaz eta lehiaketez gain, bestelako jarduerak ere egin dira ESNEKIren barruan. Beotibar Pilotalekuan, esaterako, aurreko edizioan arrakastatsua izan zen ‘Euskal Herriko Gazta Mahaia’ egitasmoa errepikatu da, Euskal Herrian ekoiztutako gazta ugari ezagutzeko dastaketa gidatua. Aurten ez da bestelakoa izan, eta txanda guztietako txartelak agortu dira.

Atzo Tolosako Ferialekuan egin zen ‘Errapetik ahorainoko bidea’ egitasmora eta gaur Tolosako San Francisco pasealekuan jarri den ‘Esnetan’ espaziora, berriz, familia ugari gerturatu dira. Besteak beste, txekorrak nola elikatu, esne motak bereiztu edo esnekiak sortzeko prozesuaren nondik norakoak ezagutu ahal izan dituzte etxeko txikienek, behiak jezteko simulatzailea erabiliz eta jogurtak eginez.

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak ere, ekoizleen lana azpimarratu du: “ESNEKI azoka honek gure gastronomia eta abeltzaintza tradizionalak indartzeko aukera paregabea ematen du, eta euskal esneki eta gazten kalitatea eta aniztasuna agerian uzten ditu. Sektorea bultzatzen jarraitu behar dugu, elikaduraren oinarrian dagoen baliabide bat izanik,  bertako ekoizleak babesteko eta euren lehiakortasuna bermatzeko”.

Esnekiren hirugarren edizio honetan batu den jendetza eta parte hartze altua nabarmendu ditu Aitor Agirresarobe Tolosako Udaleko merkataritza, turismoa eta azoken saileko zinegotziak: “eragile ezberdinen arteko elkarlanaren indarra ikusi ahal izan dugu, eta sektoreak eta herritarrek erantzun ona eman dute, beste behin. Gazta eta esneki ekoizleen lana balioan jartzeko eta Euskal Herriko aniztasuna erakusteko ahalegin bat gehiago da ESNEKI, gazta, esnea eta esnekiak gure elikaduraren oinarrian sendo jarrai dezaten”, azaldu du Agirresarobek.

III. ESNEKI TXAPELKETAKO SARIDUNAK

Euskal Herrian ekoitzitako gazta eta esneki mota guztien lehiaketa

________________________________________

ESNEKI Sari Nagusia, Euskal Herriko Gazta Onena

‘ERREKA’ (Kortariko Borda) – Lekaroz

Maila bakoitzeko irabazleak:

Gazta freskoak

  • Esne ekoizle eta eraldatzailea: ‘Askibil txuria’ – Askibil

Gazta laktikoak

  • Esne ekoizle eta eraldatzailea: ‘Auntzai leuna’ – Askibil

Pasta bigunak

  • Esne ekoizle eta eraldatzailea: ‘Muu..ka Gazta Biguna’ – Iztueta

Gazta urdinak

  • Esne ekoizle eta eraldatzailea: ‘Erreka’ – Kortariko Borda

Ardi-gazta onduak

  • Esne ekoizle eta eraldatzailea: ‘Arantzazu’ – Gomiztegi Kooperatiba
  • Esne erosle eta eraldatzailea: ‘Agour Ketua Ardia’ – Agour

Behi-gazta onduak

  • Esne ekoizle eta eraldatzailea: ‘Patxakarri’ – Pirineki
  • Esne erosle eta eraldatzailea: ‘Agour Behia’ – Agour

Ahuntz-gazta onduak

  • Esne ekoizle eta eraldatzailea: ‘Auntzai Moraita’ – Quesería Moraita

Jogurtak

  • Esne ekoizle eta eraldatzailea: ‘Jogurt krematsua’ – Iztueta

Behi-esne pasteurizatua

  • Esne ekoizle eta eraldatzailea: ‘Xarrondo esnea’ – Aritz Eizaguirre Urain
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Dronen ikuskizuna eta Mikel Erentxunen kontzertua, Donostiako Gabonetako piztearen protagonistak

PRUEBA Iñigo Llopis, Fernando Mitxelena, Pau Etxaniz, Miren Lazkano eta Maialen Chourraut donostiar jokalari…

3 horas hace

Barakaldoko Udalak 470.000 euro inbertituko ditu Burtzeñako Zumalakarregi kaleko irisgarritasuna hobetzeko

PRUEBA Obra lizitaziora atera berri da eta kalea berritzea, eskailera-mailak kentzea, hornidura elektrikoa eta…

3 horas hace

Donostiako Udalak plaka bat jarri du Santiago Oleagaren omenez

binary comment PRUEBA Donostiako Udalak plaka bat jarri du Santiago Oleagaren omenez, ETAren biktima…

3 horas hace

Euskadiko Parke Teknologikoak saria jaso du 2024ko Vodafone Deia Innovation Sariak ekitaldian

PRUEBA Euskadiko Parke Teknologikoak 2024ko Vodafone Deia Innovation Saria jaso du. Sari horiek berrikuntzaren…

3 horas hace

Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du Estatu Batuetatik inbertsio berriak eta euskal enpresentzako aukerak erakartzeko

PRUEBA Andoitz Korta Industria sailburuordeak Bilbon egin den jardunaldi batean parte hartu du, Trumpen…

3 horas hace

Bilboko saltoki batean egindako lapurreta baten bi egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzako agenteek, Udaltzaingoaren laguntzarekin, bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bilboko saltoki baten sarrera behartzeagatik…

18 horas hace