24_0616 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Hernio mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute
Servicio de prensa
2024-11-13
Ertzaintzaren helikoptero batek 70 urteko gizon bat erreskatatu du gaur, asteazkena, arratsaldeko lehen orduan. Hernio mendian, Errezilen, istripua izan du, min hartu eta ospitalera eraman behar izan dute.
Eguerdiko hamabiak inguruan, herritar batek SOS Deiak-112 Larrialdiei Aurre Egiteko Telefonora deitu du, Hernio mendian istripua izan duen mendizale bat zegoela ohartarazteko. Antza denez, eroriko baten ondorioz lesio bat zuen hanka batean, eta ezin zuen bidea bere kabuz jarraitu.
Dispositiboaren arduradun den Larrialdiei Aurregiteko teknikariak ZEUko agenteak mobilizatu ditu Ertzaintzaren helikoptero batekin batera, larrialdietako beste baliabide batzuen artean, eta aireontziak zauritua erreskatatu du. Jarraian, Zumarragako ospitalera eraman dute.
PRUEBAIndustriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak ZCI proiektuko kideen ordezkaritza bat hartu du,…
Mikel Irujo Amezaga Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak bilera bat gidatu du…
PRUEBABegoña Alfaro Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari eta hirugarren lehendakariordeak ahalegin kolektiboa…
PRUEBANafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Nazio Batuen Palestinako errefuxiatuei laguntzeko adierazpen instituzional hau adostu du, Israelgo…
PRUEBA‘María Teresa de Borbón-Parma Lizarran’ aldi baterako erakusketak emango dio hasiera Karlismoaren Museoko ‘Instantáneas’ programari.…
PRUEBA Egiaztatuta dago kanpaina hauek %25 eta %50 artean murrizten dituztela gorabeherak Gaur, Dbusek “14…