Eusko Jaurlaritzak «konfiantza osoa» emango dio Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusi izendatu berri den Miren Arzalluzi

PRUEBA

Miren Arzalluzek zuzendari nagusi kargua hartuko du 2025eko apirilaren 1etik aurrera

Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuak, Imanol Pradales Lehendakaria buru duela, Miren Arzalluz arte historialari eta komisarioa Museoaren Zuzendari Nagusi izendatzea onartu du gaur, azken hilabeteetan egindako nazioarteko hautaketa prozesua amaitu ondoren.

Eusko Jaurlaritzak «ziklo berri» baten baitan hartu du erabaki hau, «gizartearen, artearen… munduaren erronka berriei erantzuten diena, eta belaunaldi prestatua, esperientziaduna eta nazioarteko aitortza dituena». Ibone Bengoetxea lehendakariordearen hitzetan, Eusko Jaurlaritzak «konfiantza osoa» jartzen du izendatutako pertsonarengan, eta «gure babes osoa izango du Guggenheim Bilbao, proiektu arrakastatsua izaten jarraitzeko», adierazi du lehendakariordeak.

Informazio gehiago: https://www.guggenheim-bilbao.eus/area-de-prensa