Categorías: albisteak-berriak

Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du GAIA Klusterrak eta ESLEk antolatutako DOK SUMMIT kongresuan

PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du DOK SUMMIT kongresuan. GAIA – Ezagutzaren eta Teknologiaren Industrien Klusterrak eta ESLE – Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak antolatutako ekitaldia azaroaren 11n eta 12an ospatu da, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta horretarako SPRI Taldearen laguntza izan du. Kongresuak Euskadiko ekosistema digital, teknologiko eta enpresarialeko eragile nagusiak bildu ditu, 98 jarduerarekin. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: dozena bat hitzaldi, 30 kasu arrakastatsutik gorako aurkezpena, bost aditu-panel, 10 hitzaldi inspirazional, tailerrak, erakusketak eta jarduera osagarrien zerrenda luzea.

Jaione Ganzarain Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak jaso du Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria, eta honako hau nabarmendu du: «eraldaketa digitalan benetan benetan siniesten badugu, ezinbestekoa dugu sektorearen eskutik lan egitea. Ez dago irtenbide magikorik, badakigu nola egiten den bidaia hori: lankidetza publiko-pribatua indartu, inbertsio publikoa ahalbidetu eta gizarte osoari zabaldu arlo honetan Euskadin egiten den lan garrantzitsua. Adibide moduan, gure herriak zibersegurtasun-enpresen tasarik handienetakoa du biztanleriaren arabera, Estatuko eta Europar Batasuneko batez bestekoaren oso gainetik, eta hori ez da kasualitatea. Sektore sendoa dugula eta Euskadi leku erakargarria dela adierazten du horrek. Jarrai dezagun bide honetatik».

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bilboko saltoki batean egindako lapurreta baten bi egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzako agenteek, Udaltzaingoaren laguntzarekin, bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bilboko saltoki baten sarrera behartzeagatik…

8 horas hace

Ertzaintzak Arrigorriagako Atxukarro industrialdeko enpresa-pabiloi batean urrian izandako sutearen ustezko egilea atxilotu du

Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizon bat atxilotu dute Arrigorriagan, urrian industria-pabiloi bat suntsitu zuen sutea…

14 horas hace

Eusko Jaurlaritzak eskola-garraioaren segurtasuna zainduko du

Azaroaren 25etik 29ra bitartean, adingabeen ikastetxeetarako garraioaren zaintza indartuko du. Besteak beste, segurtasun-uhalen erabilpena, ibilgailuetako…

14 horas hace

La Ertzaintza y la Policía Local de Erandio realizan un dispositivo preventivo en el exterior de un local de ocio

Durante esta pasada noche y la madrugada de hoy, sábado, se ha llevado a cabo…

1 día hace

ETAk 2001ean Beasainen hildako Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo gogoratu ditu Ertzaintzak

Duela 23 urte ETAk hildako Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo…

1 día hace

Fallece una persona en un accidente de tráfico en la N-634 en Eibar

24_0635 Fallece una persona en un accidente de tráfico en la N-634 en Eibar Fallece…

2 días hace