UPV/EHUko Eztabaida Elkarteak ikasturteko bigarren eztabaida txapelketa antolatu du

PRUEBA

Euskal Herriko Unibertsitateko Eztabaida Elkarteak, ADUEEEk, estatu mailako ikasturteko bigarren eztabaida lehia antolatu zuen Bilbon joan den urriaren 25 eta 26an, Bilboko Udalaren finantzaketarekin. “Kontzertu ekonomikoa pribilegioa al da?” Estatu osoko unibertsitateetatik etorritako 16 talde bildu ziren. Azkenean, Madrilgo Comillas Unibertsitate Pontifizioko beira-arasetara joan zen garaikurra.

Lehiaketaren lehen fasea La Perrera udal-eraikinean izan zen, eta finala Bidebarrietako liburutegian ospatu zen. Pedro Luis Uriarte ekonomialari eta exekutiboak hitzaldiei hasiera eman zien, gainera Euskadiko Ekonomisten Elkartearen parte-hartzea ere eskertu dute.

II. ADB Txapelketa Nazionala

ADUEEEk, Martina Villate, Adelina Ghetau, Erik Romero eta Joana Mosok osatutako eztabaida taldeari esker, lehen postua lortu zuen urriaren 18 eta 19an Balear Uharteetako parlamentuan, Mallorcan, egindako II. ADB Txapelketa Nazionalean. “Egokia al da estatuko hizkuntza koofizialen babesa?” izan zen eztabaidako galdera, eta txapelketa hori irabazteak estatuko eztabaida txapelketa entzutetsuenaren azken fasean sartu zituen, LEDUren azken fasean hain zuzen ere. Gainera aipatu beharra dago, talde gisa irabazteaz ez ezik, Erik Romero izan zen eztabaidako hizlaririk onena.

UPV/EHUko Eztabaida Elkarteak ikasleek eta ikasleentzat sortutako taldea osatzen du, ikasle ohiek eta kolaboratzaileek ere parte hartzen dute, eztabaidaren bidez argudiatzeko eta oratoriarako trebetasunak garatzeko asmoz. Ikasleak komunikazioaren arloan trebatzea da bere zeregin nagusia. Horregatik, prestakuntza-saioak eskaintzen dituzte, gai hauek ardatz hartuta: diskurtsoak egitea, argudio-ildo sendoak garatzea, gorputza erabiltzea eta berehalako estimuluen aurrean erantzutearekin lotutako komunikazio-trebetasunak. Gainera, Eztabaida Ligetan parte hartzeko aukera ere eskaintzen dute, maila autonomiko eta nazionalean, eta, horrela, ikaskuntza teorikoa ez ezik, garapen praktikoaren garrantzia nabarmentzen du.