Gure lurra zaintzearen garrantzia gure ongizate osoa bermatzeko” izan da gaur Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian egin den “Gure Lurra, Sembrando Futuro” kongresuaren ardatza. Guztira, 500 pertsona baino gehiago bildu dira landa-mundua eta hiri-mundua batzen dituen topaketa honen zazpigarren edizioan. «Gure Lurra, gure altxorra» lelopean, jardunaldian xedea izan da gure baserritarren eginkizun estrategikoa ikustaraztea, elikadura iraunkorra eta kalitatezkoa bermatzen duten heinean, eta gure lurralde-oreka berdea zaintzen duten heinean, funtsezko elementuak baitira Gipuzkoako herritarren ongizate osorako.
Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak hasiera eman dio jardunaldiari, eta aldarrikatu du lehen sektorearen jarduera zaindu eta bultzatu beharra, haren ekarpena funtsezkoa baita Gipuzkoako herritarren ongizate integrala zaintzeko. «Mundu aldakor eta bizkor honetan, Gipuzkoak pertsona guztien erabateko ongizatea bilatu eta babestu nahi du. Hau da, pertsona guztiak ondo egoteaz gain, ondo sentitzea; ingurunearekin orekan bizitzea. Horretarako, funtsezkoa da kalitatezko elikadura izatea, ingurune natural osasungarria izatea. Eta, horretarako, landa-ingurunean bizi eta lan egiten dutenen lana funtsezkoa da».
Ildo horretan, diputatu nagusiak berretsi egin du Aldundiak sektorearen etorkizunarekin duen konpromisoa, eta hori gauzatzen ari da ekimen aitzindarien bidez, hala nola Baserritar Misto Profesionala programaren bidez. Programa horren helburua sektorearen belaunaldi-aldaketa bermatzea da, hiri-eremutik landa-eremura igarotzea ahalbidetuz, baserritar mistoaren figura profesionalizatuz. Duela hilabete abiarazi zen ekimen honek sortu duen interesa nabarmendu du Mendozak, eta 2025eko urtarrilean abiatzea aurreikusi da: «guztira 300 pertsona baino gehiago hurbildu dira lurraldean zehar izan ditugun informazio-hitzaldietara». Era berean, Basotik aipatu du. Foru Aldundiak legegintzaldi honetan jarri zuen abian programa hori, gure basoen kudeaketa jasangarria bermatzeko, abandonatu ez daitezen, dagoeneko «50 kontratu baino gehiago itxi ditu 500 hektarea baino gehiago kudeatzeko».
Mendozak, bere hitzaldia amaitzeko, berretsi duenez, natura-ingurunea eta pertsonen ongizatea zaintzea ez da lortzen, sektore batzuek defendatzen duten bezala, baserritarrei bizkarra emanez, “baizik eta elkarrekin lan egiteko eskua emanez, lankidetzatik abiatuta, landa-mundu indartsu, bizi eta berritzaile bat gure herrian dugun aktibo nagusietako bat delako gure kultura zaintzeko, natura zaintzeko, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta elikadura osasuntsua eta iraunkorra bermatzeko”.
Ilusioa eta eraldaketa-istorioak
Mendozaren hitzaldiaren ondoren, Jorge Blass magoak eta ilusionistak hartu du hitza ilusioaren indarrari buruz hitz egiteko analogia bat eginez ilusionismoaren eta lehen sektorearen artean. Ilusioari dagokionez, Blassek azpimarratu du, magian bezala, lehen sektorean ere inpaktua sortzea, lankidetza, eraldaketa eta hazkundea egunero landu beharreko alderdiak direla. Ildo horretan, gaineratu duenez, «lehen sektoreko eragileen lanaren eta ilusionista baten lanaren arteko harremana egunerokoa aparteko zerbait bihurtzeko trebetasunean dago». Honela adierazi du: «baserritarrek, ahalegin eta pazientziaz, haziak fruitu bihurtzen dituzte, naturako eta ingurumeneko elementuekin lan eginez, bizitzaren eta elikagaien ‘miraria’ lortzeko; ilusionistak, berriz, errealitatea trebetasun teknikoz eraldatzen du, eta harridura eta magia sortzen ditu behatzen dutenengan».
Bizitza-aldaketen historiak mahai-inguruan parte hartu dutenek ere ilusioa partekatu dute eta, orobat, lehen sektorera igarotzeko arrazoiak azaldu dituzte. Mahai inguruan Iker Uranga, nekazaritzako ingeniaria eta eskalatzailea; Iker Izeta, Elkanoko gazta saltzailea (gaztagune 1); Felix San Sebastián, sagar ekoizlea eta Euskal Sagardokoa; Aimar Garmendia, Gaztenek programako kidea; eta Amaia Garmendia, mendiko gazta ekoizlea izan dira partaide.
Jardunaldiaren lehen blokea Xabier Euzkitze aurkezleak Kalifornian jaiotako Mike Bidart euskal abokatuari egindako elkarrizketaren proiekzioarekin amaitu da. Mike Bidartek Atlantikoaren beste aldeko bere bizitzaren historia partekatu du, zeinetan Euskadirekiko lotura sakona izan baitu beti. Gainera, aipatu du nola lortu duen atzerrian dituen euskal sustraiak babestea eta abokatutzatik abeltzaintzako ustiategi baten kudeaketara nola igaro den, gurasoen ofizioari berriro helduz. Gaur egun, Jon Bidart semeak kudeatzen du ustiategi hori, aitaren urratsei jarraituz.
Biodibertsitatea eta ongizatea eta ekintzailetza
Jardunaldiaren bigarren erdian, gure lurra zaintzeak gure ongizate psikiko eta emozionala hobetzeko duen garrantzia aztertu da, eta lehen sektorean lan egiten duten pertsonen bizipenak ikuspegi ekintzailearekin lantzen jarraitu da.
Gure ingurune berdeak pertsonen ongizate osoan egiten duen ekarpenari dagokionez. Yolanda Ibarzolak, baso-bainuen zerbitzua erabiltzen duenak, eta Amaia Agotek, Arreta Pagoetakoak, baso-bainuen terapietan aditua denak, hainbat ekimenek, hala nola baso-bainuek, pertsonen osasunean dituzten onurak nabarmendu dituzte. Hala, gure lurraldean gaur egun garatzen ari diren ekimenak zehaztu dituzte, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak Basotik fundazioaren bidez hasi berri dituen baso-terapiak. Gaur egun, hirugarren sektoreko elkarteetako eta adinekoen egoitzetako pertsonak ari dira aipatutako Basotiken bitartez egindako terapia horretaz baliatzen.
Araceli Segarra, 1996an Everest igo zuen Espainiako lehen emakumea, izan da bigarren bloke honetako hizlari nagusia. Eskalatzaile gisa izan duen esperientziaren bidez, honako hauek aipatu ditu: irauteak duen garrantzia, iraunkortasuna, aldaketetara etengabe egokitzen jakiteak duen garrantzia, ahalegin txikien bidez aurrera egitea. Ahalegin horiek funtsezkoak dira, ez bakarrik mendiko kirolean lortu nahi diren helburuak lortzeko, baita nekazaritzan, abeltzaintzan eta basogintzan ere.
Azkenik, Ion Areitio ekintzaileak eta influencerrak, bere aitonaren esplotazioaren ardura hartu zuenak, azaldu du nola ezarri dituen etengabeko hobekuntzak ustiategian. Ondoren, Balerdipeko Erleak baserriko Inaxio Arin-ek, Lizardi baserriko Mikel Irizarrek, Ama Txo gaztandegiko Amaia Laskurainek, Lizeaga sagardotegiko Asier Lizeagak eta Iztueta baserriko Eñaut Salak ere beren proiektuaren bidez nola ekiten duten azaldu dute Baserritarrak, gure lurrako ekintzaileak izeneko mahai-inguruan.
Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizon bat atxilotu dute Arrigorriagan, urrian industria-pabiloi bat suntsitu zuen sutea…
Azaroaren 25etik 29ra bitartean, adingabeen ikastetxeetarako garraioaren zaintza indartuko du. Besteak beste, segurtasun-uhalen erabilpena, ibilgailuetako…
Durante esta pasada noche y la madrugada de hoy, sábado, se ha llevado a cabo…
Duela 23 urte ETAk hildako Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo…
24_0635 Fallece una persona en un accidente de tráfico en la N-634 en Eibar Fallece…
PRUEBA Ante las dificultades legales para la regulación específica de las autocaravanas, el Ayuntamiento…