Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren instalazioak bisitatu ditu

PRUEBA

Imanol Pradales lehendakariak, Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordeak, Joana Egiluz Herri Babeserako sailburuordeak, Joseba Zorrilla Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak eta José Antonio Aranda Euskalmeten zuzendariak lagunduta, Bilboko Txurdinaga auzoan dauden SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren instalazioak bisitatu ditu gaur arratsaldean.

SOS Deiak zentrora egindako lehenengo bisita ofizialean, lehendakariak bertatik bertara ezagutu ahal izan du zentroaren egitura eta funtzionamendua, zerbitzuburuen eskutik, eta, aldi berean, 112 telefonora egiten diren deiei erantzuteko eta, herritarrei erantzuna azkar eta eraginkortasunez emateko helburuarekin, sortutako gorabeherak kudeatzeko operazio-gela ere bisitatu du.

Lehendakariak, SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentrora egindako bisitan, adierazi duenez «azken egun hauetako gertaerek inoiz baino argiago utzi dute koordinazio eta komunikazio egokiaren beharra. Eta gure autogobernu-eredua eta erakunde-arkitektura, berriz ere, aliatu handiak dira. Ezin gara geldirik egon. Gure protokoloak eta baliabideak etengabe eguneratu behar ditugu. Horretan ari gara». Gainera, Lehendakariak gogorarazi duenez, «Euskadin berezitasun bat dugu. Horrelako ezbehar batean esku hartzen duten baliabide guztiak sail berean daude. Horrek izugarri errazten ditu lana, eraginkortasuna eta efizientzia. Denbora urrea da honelako uneetan «.

Lehendakariak in situ egiaztatu du nola mobilizatzen diren laguntza-baliabideak eta -zerbitzuak, Taktika Operatiboetan ezarritakoari jarraituz, eta nola koordinatzen diren haien jarduerak larrialdi-operazioetan.

Gertaera bati erantzun behar zaionean, oinarrizko premisa denborari denbora irabaztea da. Gaur egun 60 pertsona baino gehiago daude, txanda ezberdinetan antolatuta, 112ra egiten diren deiak hartzeko, eta beste 60 gertaeren jarraipenaz eta koordinazioaz arduratzen dira. Larrialdietako zerbitzuak berehala aktibatzen dira.

Gogoratu behar da 2023an SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak, 112 telefono-zenbakiaren bidez, 927.920 dei hartu zituela eta 242.605 gertaera kudeatu zituela.

SOS Deiak zentroak gaur egun tresna berriak ditu zerbitzu hobea eman ahal izateko. Esate baterako, larrialdiei aurre egiteko zerbitzuen laguntza behar duten pertsonen deiak lokalizatzeko Advance Mobile Location (AML) sistema, 112ra deitzen duen pertsonaren posizioa 15-20 metroko eremuan kokatzeko gai dena; eta SOS Deiak aplikazioa, pertsonak geolokalizatzeko sistema duena eta argazkiak bidaltzeko aukera ere ematen duena, era horretara bilaketa-, erreskate- eta laguntza-denborak laburtu ahal izateko.

Euskalmetera bisita

Atzo Imanol Pradalesek Arabako Parke Teknologikoan dauden Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren, instalazioak ere bisitatu zituen.

Lehendakariarekin batera bisitan Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua, Joana Egiluz Babes Zibileko sailburuordea eta Joseba Zorrilla Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria ere izan ziren, eta bertan egindako lan-bileran Euskalmeteko zuzendari nagusiak, José Antonio Arandak, agentzia dagoeneko lantzen ari den egungo eta etorkizuneko erronkak azaldu zituen.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Trapagaran, hiru atxilotu enpresa batean lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu gaur, ostirala, goizaldean, Trapagarango industrialde batean indarra erabiliz lapurtzea egotzita.…

5 horas hace

Villabonako taberna bateko arduraduna atxilotu dute droga-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek 52 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, arratsaldean Villabonan, bere tabernan substantzia…

5 horas hace

Diputación amplía y moderniza el centro MKZ para mejorar la eficiencia del control de la movilidad en la red viaria de Bizkaia

PRUEBA La Institución foral va a construir un edificio anejo al actual de más…

5 horas hace

El acusado de la muerte de Santi Coca declara que no llegó a golpearle

PRUEBA Durante el juicio por la muerte de Santi Coca, el joven de 17…

5 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao realiza los vuelos fotogramétricos que permitirán actualizar a 3D la cartografía de la ciudad

PRUEBA Se realizarán tres cartografías con diferente nivel de detalle: escala 1/500, escala 1/2.000…

5 horas hace

El primer Sociómetro de la era Pradales apunta a una victoria por la mínima del PNV

PRUEBA El último estudio para conocer la previsión de voto en el caso de celebrarse…

5 horas hace