Ertzaintzako agenteek 52 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, arratsaldean Villabonan, bere tabernan substantzia estupefazienteekin trafikatzea egotzita. Lokalean kokaina kantitate handi bat konfiskatu zuten, dosiak prestatzeko beharrezko materialarekin, doitasun-baskula batekin eta diruarekin batera.
Atzo, arratsaldeko sei eta erdiak aldera, Hernaniko ertzain-etxeko ikerketa-agenteak Villabonako ostalaritza-establezimendu batera joan ziren lokalean sartu eta miatzeko, azken asteetan taberna horretan droga-trafikoarekin lotutako jarduerak egiten ari zirela ikusi ondoren. Horren inguruan, aurretik eta hainbat egunetan, zaintza-dispositiboak ezarri zituzten, eta, horien ondorioz, baieztatu zuten bezeroak joan ohi zirela hara, substantzia estupefazienteak eskuratzeko helburu bakarrarekin.
Taberna barruan zeuden pertsonak identifikatu ondoren, ertzainek taberna guztia miatu zuten. Sukaldearen inguruan hainbat poltsa aurkitu zituzten, hauts zuriko substantzia baten kantitate desberdinak zituztenak, ustez kokaina. Leku berean doitasun-baskula bat aurkitu zuten, bilgarri txikiekin eta dosiak prestatzeko beharrezko material guztiarekin batera, baita beste substantzia batzuk ere, estupefazienteak.
Egoera ikusita, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, establezimenduko arduraduna atxilotu zuten, droga-trafikoko delitu bat egotzita. 1.300 euro inguru konfiskatu zizkioten.
Ondoren, ertzain-etxera eraman zuten atxilotua, beharrezko izapideak egiteko, epailearen esku utzi aurretik.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu gaur, ostirala, goizaldean, Trapagarango industrialde batean indarra erabiliz lapurtzea egotzita.…
PRUEBA La Institución foral va a construir un edificio anejo al actual de más…
PRUEBA Durante el juicio por la muerte de Santi Coca, el joven de 17…
PRUEBA Se realizarán tres cartografías con diferente nivel de detalle: escala 1/500, escala 1/2.000…
PRUEBA El último estudio para conocer la previsión de voto en el caso de celebrarse…
PRUEBA En los tres primeros meses de este año se han registrado 24.777 delitos…