Ertzaintzak Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotuako gizona espetxeratu dute


24_0621 Ertzaintzak Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotuako gizona espetxeratu dute

Ertzaintzak Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotuako gizona espetxeratu dute

Servicio de prensa

2024-11-16

Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Donostian, ostegun gauean Intxaurrondo auzoan oinez zihoala emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Gaur goizean espetxeratu dute, epailearen aurretik igaro ostean.

Gertakariak joan den ostegunean izan ziren, 22:00etan, Donostiako Intxaurrondo auzoan. Kalean zihoan emakume bati gizon batek labana batekin mehatxu egin zion eta sexu-harremanak izatera behartu zuen.

Biktima bere etxera joan zen, eta familiari gertatutakoaren berri eman zion. Une horretatik aurrera, sexu-erasoen biktimei zerbitzu integrala emateko protokoloa aktibatu zen, eta laguntza eman zioten, bai ospitalean laguntzeko, bai Ertzaintzan salaketa jartzeko.

Donostiako ertzain-etxeko agenteek ikerketa bat hasi zuten biktimak emandako datuekin eta gertaeren begi-ikuskapenetik lortutako aztarnekin. Ostiral arratsaldeko lehen orduetan atxilotu zuten ustezko sexu-erasotzailea, eta ertzain-etxera eraman zuten beharrezko eginbideekin jarraitzeko. Behin horiek amaituta, atxilotua gaur goizean espetxeratzeko agindua eman duen epailearen aurrera eraman dute.