Categorías: albisteak-berriak

Begoña Pedrosa: “Irakaslea da hezkuntza eredu berri bat eragiteko giltzarria

PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak eta Eusko Ikaskuntzak antolatutako jardunaldiak hausnarketa zabaldu du etorkizuneko irakasleen paperari buruz eta ezarri behar diren hezkuntza ereduei buruz. Hezkuntza sailburuak uste du profesional onen artean lankidetzan aritzean datzala benetako eraldaketa.

«Irakasleak aldaketarako eragile» izenburupean jardunaldia izan da gaur goizean Hezkuntza Sailak eta Eusko Ikaskuntzak antolatuta. Hitzorduan 140 inguru irakasle eta hezkuntza arloko profesional izan dira, bertako eta nazioarteko esperientzien bidez irakaskuntzak hartzen duen garrantzia aztertzeko.

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, balio aldaketa sakonak iritsi dira gure gizartera, “gizartean gertatzen dena gure ikastetxeetako mikrokosmosean errepikatzen da modu batean edo bestean” jarraitu du. Migrazioa eta aniztasuna, digitalizazio eta hizkuntzaren auzia… bezalako aldaketa horiei erantzun beharrak, aukerak -“eraldaketarako aukerak”-, zabaltzen dituela baieztatu du Pedrosak. “Profesional onen artean lankidetzan aritzean datza benetako eraldaketa” gaineratu du.

Egun, Jaurlaritzaren jarduna zein den azaldu du sailburuak etorkizuneko hezkuntza ereduari bidea zabaltzeko. Besteak beste, zuzendarien profilak indartzea aipatu du, “formazio eredu berriak aktibatzen, irakasleen egonkortasuna eta irakasleen ahalduntzerako egiteko modu berriak esperimentatzen ari gara” iragarri du Pedrosak. Aukeraz beteriko testuinguru batean, ikerketak eta berrikuntza egitasmo berriak diseinatu eta martxan jarriko direla aurreratu du, digitalizazioren esparruan, eskuhartze pedagogikoan, ebaluazioan. Edonola ere, Pedrosaren aburuz, ikaskuntza-komunitatea osatzen duten pertsonen kapital sozialaren jarreraren eta lidergoaren mende dago eraldaketa.

Ildo horretan, Hannele Niemik, Helsinkiko Unibertsitateko katedradunak eta Ekitaterako eta Ikaskuntzaren Kalitaterako Hezkuntza Ekosistemen UNESCO Katedrak, irakasleen garapen profesionalaren garrantzia, mentoring prozesuen beharra eta hezkuntza-komunitatearekiko proiektuen garapena azpimarratu ditu. Gaineratu du garrantzitsua dela testuingurua ezagutzea, ikasleen profila ezagutzea, ikastetxeen autonomia eta irakasleen malgutasuna ezagutzea, ikasleen profiletara egokitzeko eta, horrela, ikasle guztien arrakasta akademikoa bermatzeko.

Irakaslegoaren lana eta talde lana hobetze aldera, irakasleen arteko elkarlana sustatzeko moduak, harrera plana eta irakasle berrientzako mentoretzak jorratzearen garrantziaz ere aritu dira jardunaldiko mahai inguruan. Honekin lotuta, hasierako prestakuntzarekin loturak indartzea eta lanbidea sustatzea aipatu ditu sailburuak, “izan ere, hezkuntzan bereziki, uste dugu jardun profesionalaren lehen urteak erabakigarriak direla kultura profesionala eratzeko eta irakaskuntza-jarrerak eta -trebetasunak sendotzeko” azpimarratu du.

Erronkek zabaltzen dituzten aukerak

Euskadi etorkizuneko Eskola garatzen ari den une honetan, hainbat esparru irudikatzen ari da: “erantzunkidetasuna, bizikidetza eta kohesio soziala, etengabeko hobekuntza, ebaluazioa, berdintasuna, jasangarritasuna, digitalizazioa eta pertsonen ongizatea” aipatu ditu sailburuak. Ikasleak entzuteko beharra ere aipatu du, “nola ikasten duten gaur egungo ikasleek; nola sentitzen duten ikaskuntza, zer motibazio eta behar dituzten” aztertu eta horren araberako erabakiak hartzeko.

Lankidetza baten aurrekariak

Eusko Ikaskuntzak 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin abiatu zuen lankidetza. Orduan, Euskal Hezkuntza Sistemaren sinposioa antolatu zuen herritarren azpimarra, irakasle, aditu, eragile sozial eta instituzional ugari bilduta. Bertan, hezkuntzatik aniztasuna berdintasunean landu, antolamendua eta hezkuntza bera ezagutzaren gizartean kokatzen aztertu zen eta gako teorikoak ezagutzeaz gain, horien inguruan herritarren azpimarrak jaso ziren. 2022ko ekainean eta irailean Segregazioari heldu zioten zeregin eta beharren inguruan bideratutako saio batean. 2023ko martxoan, jarraipena izan zuen gogoetak hezkuntza sistematik erantzuteko proposamenak landuta.

Bere izaera eraikitzaile eta zubigileari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzarekin egin bezala, Eusko Ikaskuntzak bere lankidetza osoa eskaintzen die euskal erakundeei, hezkuntza arloan hausnartu, adostasunak josi eta aurrera egiteko asmoz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

BAFFEST Emakume Argazkilarien Festibala Bilbora iritsi da ia 10 urteko ibilbidearen atzera begirakoa eskaintzera

PRUEBA Barakaldon, 2016. urtetik urtero-urtero egin den BAFFEST Emakume Argazkilarien Festibalak BAFFEST BIZIRIK ekimena…

6 horas hace

Barakaldoko Landabeko haur-parkeak estalki zirkular bat izango du, jolasak euritik babesteko

PRUEBA Barakaldoko Udalak lanean jarraitzen du urte osoan zehar jolastu eta gozatu ahal izateko…

6 horas hace

‘Los ingenieros en España. El nacimiento de una elite’ liburua Zientzia, Ingeniaritza eta Arkitekturako monografiarik onena

PRUEBA   Espainiako Unibertsitateko Argitaletxeen Batasunak (UNE, Unión de Editoriales Universitarias Españolas) deituta eta…

6 horas hace

Scape Room batek aukera emango die gazteei ludopatiaren arriskuei buruz sentsibilizatzeko

PRUEBA Ekimena Los Hermanos parkean egongo da, CISen topalekuaren ondoan, azaroaren 20tik 24ra, goizez…

6 horas hace

Harreragunek, migratzaileak hartzeko euskal zerbitzuaren eredu pilotuak, ateak irekiko ditu Bilbon

Bilbao 15-11-2024 La consejera Nerea Melgosa visita y presenta Harreragune (Servicio Vasco de Acogida para…

6 horas hace

Amaia Barredo, Lantziegoko Azisklo Deuna eta Santa Victoria jaietako ekitaldietan

PRUEBA Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, San Acisclo…

6 horas hace