Categorías: albisteak-berriak

Euskal erakundeek erakunde-adierazpen bat sinatu dute ijito-herriarekiko elkarbizitzaren alde eta antigitanismoaren aurka

PRUEBA

Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseiluaren Osoko Bilkurak adierazpen instituzional bat onartu berri du, ijito-herriarekin eta antigitanismoaren aurka adiskidetu eta elkarrekin bizitzeko. Adierazpen hori Gasteizen aurkeztu da, Euskadiko Ijito Herriaren eguna dela-eta egindako ekitaldi batean.

Organo horrek ijitoen elkarteak eta ijitoen aldeko elkarte eta organizazioak elkartzen ditu Euskadiko administrazio publiko guztien ordezkariekin (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta EUDEL), eta kontseiluaren burua Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua, Nerea Melgosa da. Horrela, euskal erakunde guztiek aitortzen dute “Euskadiko proiektu sozial eta politikoak egungo euskal gizartea osatzen duten identitate guztiak barne hartu behar” dituela.

Adierazpen berri hori 2022-2026 aldirako Ijito Herriarekiko Euskal Estrategiaren barruan kokatzen da, eta kolektiboak jasaten duen diskriminazio historikoa eta egiturazkoa gainditzen lagundu nahi du. Alde horretatik, adierazpenak azpimarratzen duenez, Euskadik “erkidego politiko eta sozial aurreratua, demokratikoa, anitza eta inklusiboa izan nahi du, nortasun propioa duen ongizate-gizarte ireki bat eraikitzeko, pertsona guztiek giza eskubideak erabat errespetatuta eta bermatuta izan ditzaten”.

Dokumentuak funtsezko hainbat kontzeptu biltzen ditu, eta horien artean proiektu komuna eta elkarrekiko aitorpena nabarmentzen dira. Ijito Herriaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurak “askatasun-, berdintasun- eta justizia-balioetan” oinarritutako Euskadi “anitz, inklusibo, aurreratu eta demokratiko baten” alde egiten du, identitate ezberdinak, bereziki “Euskadiren berezko elementu historikoak, hala nola, euskara, eta Euskal Ijito Komunitatearenak berarenak” elkarrekin harmonian bizitzeko aukera emango duena.

Adierazpen horren ondorioz, euskal erakundeek neurri zehatzak sustatu behar dituzte ijitoek Euskadin egiten duten ekarpena ikusaraztea sustatzeko, eta pertsona horiek gizartean, politikan eta kulturan erabakiak hartzeko foro eta guneetan izaten direla eta parte hartzen dutela ziurtatzeko. Era berean, aldarrikapen-jaiak ere sustatu behar dira. Horrela, erakundeen ordezkari nagusiek, herritar guztiekin, eta, bereziki, ijitoa ez den herritarren gehiengoarekin, aldarrikatu, ospatu eta partekatu behar ditu apirilaren 8ko Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna eta azaroaren 16ko Ijito Herriaren Euskadiko Eguna.

Bereziki, euskal erakundeek aurrera egin behar dute euren politiketan, eta, ikuspegi intersekzionaletik, eraginkortasunez ezarri eta erregulartasunez ebaluatu ahal izango diren helburuak, adierazleak eta neurriak jasoko dituzten plan eta estrategia berriak ezarri behar dituzte, arreta bereziki euskal gizartean ijito ez den gehiengoaren komunikazioan, prestakuntzan eta sentsibilizazioan jarriz.

Dokumentu berrian mendeetan zehar ijito-herriak Euskadin izan duen presentzia eta bizikidetza zehazten dira. Izan ere, Euskal Herrian ijitoen presentzia ziurtatzen duten lehenengo dokumentuak XV. mendekoak dira, “lurralde horri ekarpen sozial, kultural eta linguistiko ugari egin baitizkiote”. Hala ere, euskal lurraldeetan, “Europako gainerako herrialdeetan bezala”, Ijito Herriak egiturazko bidegabekeria sistematikoa jasan du eta jasaten du, eta “botere politikoaren guneetatik baztertu dute eta gainerako gizartearen aurrerapen sozial, ekonomiko eta kulturalen kuotetatik zokoratu dute”.

Era berean, kontuan hartzen da emakume ijitoekiko egiturazko diskriminazioa ere, eta, horregatik, dokumentuak “aldarrikatzen” du “genero-antigitanismoaren adierazpen ezberdinen bidez emakume ijitoen aurka dauden indarkeria-mota guztien aurka benetan borroka egingo duen” gizarte bat eraikitzea.

Adierazpena gaztelaniara, erromanora eta euskarara itzuli da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

La Ertzaintza y la Policía Local de Erandio realizan un dispositivo preventivo en el exterior de un local de ocio

Durante esta pasada noche y la madrugada de hoy, sábado, se ha llevado a cabo…

12 horas hace

ETAk 2001ean Beasainen hildako Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo gogoratu ditu Ertzaintzak

Duela 23 urte ETAk hildako Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo…

15 horas hace

Fallece una persona en un accidente de tráfico en la N-634 en Eibar

24_0635 Fallece una persona en un accidente de tráfico en la N-634 en Eibar Fallece…

1 día hace

El Ayuntamiento de Donostia «extremará» el control del uso que hacen las autocaravanas del espacio público

PRUEBA Ante las dificultades legales para la regulación específica de las autocaravanas, el Ayuntamiento…

2 días hace

‘Lo Que No Te Cuentan De Donosti’ cancela sus concentraciones

PRUEBA El grupo ‘Lo Que No Te Cuentan De Donosti’, cuyo «objetivo siempre ha…

2 días hace