PRUEBA
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, UPV/EHUrekin eta «Amuge» Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin lankidetzan, ijito-herriaren historia eta kultura Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzeko programazio didaktikoa prestatu du. Materiala arrazakeriaren aurkako eta ijito feministen ikuspegitik egin dute.
Euskadiko Ijito Herriaren egunaren bezperan, Hezkuntza Sailak, UPV/EHUk eta «Amuge» Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteak «Te Siklârel Romanipen» programazio didaktikoa aurkeztu dute. Ijito-herriaren historia eta kultura DBHko 1. eta 2. mailan txertatzeko. Zortzi ikaskuntza-egoera dira, arrazakeriaren aurkako eta ijito feministen ikuspegitik eginak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak finantzatuak.
Hezkuntza Sailak helaraziko die materiala bigarren hezkuntzako ikastetxe guztiei, eta, gainera, Curriculumgunea gune digitalean txertatuko da, hezkuntza-etapa desberdinetako curriculumei egokitutako baliabide didaktikoak biltzen dituen web orrian.
Jardunaldian Lucia Torrealday Hezkuntza sailburuordeak eta Mikel Juaristi Hezkuntza Aniztasun eta Inklusiorako zuzendariak hartu dute parte. Araceli Cañadas Ortega filologo eta unibertsitateko irakasleak hitzaldi bat eskaini du ijito-herriaren historia eta kultura hezkuntza-sistema osoko ikasleen prestakuntzan sartzearen garrantziari buruz. Bi esperientzia-maha ere izan dira, ikaskuntza-egoerak lantzeari buruz eta horiek abian jartzearen ebaluazioari buruz, ikastetxe desberdinen eskutik.
Berdintasuna, kohesioa eta ongizatea bermatzea
Gaur aurkeztutako material didaktikoa ijito-herriaren ezagutzaren bidez bizikidetza hobetzeko beste urrats bat da. Horrela, gizarte-kohesioa eta desberdintasunen aurkako borroka azpimarratuko dira ikasgeletan. Azken batean, Euskadiren aniztasuna eta kulturartekotasuna ikusarazi nahi da.
Ijito Herriaren Eguna
Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseilua osatzen duten ijito-elkarteek azaroaren 16a aldarrikatzen dute Euskadiko Ijito Herriaren egun gisa. Kultura hori euskal gizartearen errealitatearen aniztasunaren zatia da. Ijito-herria duela ia 600 urte iritsi zen Euskadira berezko hizkuntza eta nortasunarekin.
24_0625 Rescatado el conductor de un camión que se ha incendiado tras verse involucrado en…
Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute gaur goizaldean kalean oinezko bati lapurtzeko eraso egiteagatik. Biktima…
PRUEBA Barakaldon, 2016. urtetik urtero-urtero egin den BAFFEST Emakume Argazkilarien Festibalak BAFFEST BIZIRIK ekimena…
PRUEBA Barakaldoko Udalak lanean jarraitzen du urte osoan zehar jolastu eta gozatu ahal izateko…
PRUEBA Espainiako Unibertsitateko Argitaletxeen Batasunak (UNE, Unión de Editoriales Universitarias Españolas) deituta eta…
PRUEBA Ekimena Los Hermanos parkean egongo da, CISen topalekuaren ondoan, azaroaren 20tik 24ra, goizez…