‘Los ingenieros en España. El nacimiento de una elite’ liburua Zientzia, Ingeniaritza eta Arkitekturako monografiarik onena

PRUEBA

 

Espainiako Unibertsitateko Argitaletxeen Batasunak (UNE, Unión de Editoriales Universitarias Españolas) deituta eta antolatuta, Espainiako unibertsitateetako eta ikerketa-zentroetako argitaletxeek 2023an argitaratutako lanik onenak aitortu ditu sariak.

Zientzia, Ingeniaritza eta Arkitekturako monografiarik onenaren saria jaso du Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak argitaratutako ‘Los ingenieros en España. El nacimiento de una elite’ lanak. Zerbitzuko zuzendariak, Elisabete Alberdik, jaso du saria Huelvako Unibertsitateko errektorearen (Maria Antonia Peña) eta UNEko lehendakariaren (Maria Isabel Cabrera) eskutik.

Lana saritua izan da «Espainiako Estatu garaikidearen eraikuntzan eta modernizazioan ingeniariek izan zuten balorazio historikoan berritzailea izateagatik’. Darina Martykánovak idatzitako liburuak elite teknozientifiko, sozial eta politiko baten jaiotzaren historia kontatzen du, XIX. mendearen erdialdetik aurrera gure herriaren historia markatu duena. Darina historialari aditua da lanbide tekno-zientifikoen historian (bereziki ingeniariak eta medikuak); baita ezagutza tekniko eta zientifikoen nazioz gaindiko ekoizpenean eta zirkulazioan ere.

Ingeniaritza gizartean onarpen handia duen lanbidea da. Ingeniaritzaren irudi ona eta ingeniarien prestigio soziala Espainian, Frantzian, Portugalen edo Errusian bezala, ez da naturala, liburu honek argitu nahi duen prozesu baten emaitza baizik. Armadako ingeniarien akademietatik hasi, Estatuko gorputz boteretsuetatik igaro (Errepideetakoak eta Meatzetakoak, esaterako) eta industria-ingeniarien jarduera aberats eta anitzeraino, liburuak elite tekno-zientifiko, sozial eta politiko baten jaiotzaren historia kontatzen du, XIX. mendearen erdialdetik Espainiako historia sakon markatu duena.

Lan hau Historia Garaikidea Seriean argitaratu den 66. liburua da. Serieak 1993an hasi zuen bere ibilbidea gure zerbitzuan. 2017an lortu zuen lehen aldiz CEA-APQ Edizio Akademikoko Kalitate Zigilua, eta 2022an berritzea lortu zuen.