Nafarroako Gobernuak alokairuko 58 BOE amaitu ditu Barañainen, eta Udalak kanpoko urbanizazioa gauzatzean esleituko dira

PRUEBA

Begoña Alfaro hirugarren lehendakariordeak eta Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilariak adierazi du Navarra Social Housing planaren %85 gauzatu dela gaur egun; hau da, babes ofizialeko 442 etxebizitza (BOE) daude amaituta, Nasuvinsak 2016an lehen fase baterako programatutako zuzeneko promozioko 520 etxebizitzetatik, eta 117 milioi eurotik gorako inbertsioa egin da.